# 178 Tropela.eus podcastak: 2017ko Italiako Giroa errepasoak – 14. etapa

Egoitzek (@elizaso) 2017ko Italiako Giroaren 14. etaparen mini podcast hau prestatu du. Bertan nola Dumoulin (SUN) Oropako gainean etapa garaipena lortu eta lidergoa sendotzeko gai izan den  kontatzen digu. Mikel Landa (SKY) ere faboritoen artean izan dela ere nabarmentzen du.

#177 Tropela.eus podcastak: 2017ko Italiako Giroa errepasoak – 13. etapa

Egoitzek (@elizaso) 2017ko Italiako Giroaren 14. etaparen mini podcast hau grabatu du. Bertan nola Gaviriak (QST) bere laugarren etapa garaipena lortu duen eta maillot Ciclaminoa indartu duen kontatzen digu. Bukatzeko 14. etaparen ibilbideari errepasoa egiten dio.

#176 Tropela.eus podcastak: 2017ko Italiako Giroa errepasoak – 12. etapa

Ibanek (@piban) 2017ko Italiako Giroaren 12. etaparen mini podcast hau grabatu du. Bertan nola Giroan beste esprint bat izan den eta Gaviriak (QST) bere hirugarren garaipena lortu duela kontatzen digu.

#175 Tropela.eus podcastak: 2017ko Italiako Giroa errepasoak – 11. etapa

Egoitzek (@elizaso) 2017ko Italiako Giroaren 11. etaparen mini podcast hau grabatu du. Bertan nola egun guztian protagonista izan eta gero Omar Frailek (DDD) etapa garaipena lortu duen kontatzen digu. Horretaz gain Mikel Landa (SKY) errekuperatu bat eta sailkapen nagusikoak nola ikusten dituen kontatzen digu.

#174 Tropela.eus podcastak: 2017ko Italiako Giroa errepasoak – 10. etapa

Ibanek (@piban) 2017ko Italiako Giroko 10. etaparen mini podcast hau prestatu du. Etapa honetan bakarkako erlojuaren kontrako saioa izan dute txirrindulariek eta bertan indartsuena Dumoulin (SUN) izan da.