Banuen gogoa erlojupeko honen emaitzak ikusteko! Eta a ze emaitza!! Tourraren nondiko norakoak aldaketak izan dituela ezin ukatu. Continue reading “Erlojupekoa gauzak beren lekuan jartzen”
Kategoria Artxiboak:Frantziako Tourra
Minutuz minutu: etaparen nondik norakoa Tropelean bertan
Eitb.com eta Tropela Elkartearen lankidetzari esker, aurtengo Frantziako Tourrean etapen jarraipena gure webgunean bertan egin ahal izango duzue. Eskuinean azaltzen diren oharrak minutuz minutu eguneratuko dira eta bertan Eitb-ko lagunek sartutako azken iruzkinak irakurriz eguneko etapa zein egoeratan aurkitzen den jakingo dugu. Bikaina!
Gaurko erlojupekoa jarraitu nahi duzula? Bada, hemen duzu beste aukera bat! Orain ez duzu aitzakiarik zure ziklista taldeari jarraipen berezia egiteko.
Hushovd-Cancellara-Pozzato, eta gaur esprinta
Ikaragarria Hushovdek daukan indarra, ikaragarria Cancellararena. Baina atzoko etapako gakoetako bat Pozzato izan zen. Cancellararen erasoei erantzutea ia ezinezkoa da, oso gutxik eusten diote, baina atzo Pozzatok erakustaldia egin eta harrapatu egin zuen. Eta etapa italiarrak irabazi behar zuela zirudienean, tropela gainera etorri zitzaien eta norvegiar handiak irabazi zuen. Columbia taldea ere oso indartsu dabil (Kirchen 2., Ciolek 3.). Garaipenaren zati handi bat Renshaw taldekideari zor dio Hushovdek �hori onartu zuen�, oso lan ona egin zuen-eta; etapa bukaerako besarkadek argi utzi zuten. Continue reading “Hushovd-Cancellara-Pozzato, eta gaur esprinta”
Murtziarra nagusi
Nagusitasun handiz Valverde murtziarrak etapa garaipena eta liderraren mallot horia eskuratu zituen atzoko lehen etapan. Hasieran Schumacher eta gero Kirchen saiatu baziren ere, Valverdek bere bizikleta “flamantearekin” aurre hartu zien guztiei azken ehun metroetan.
Bagenekien Valverderi bukaera hau egoki zetorkiola, baina irakurri nion beharbada ez zutela nahi lehen egunean liderraren mallota eskuratzerik nahi horrek eskatzen duen arduragatik. Kontuak kontu, lehen egunean soinean jarri duela (portzierto, ez al zioten lau bat taila handiagoko mallota jantzi podiumean?). Continue reading “Murtziarra nagusi”
Lehen etapako sailkapenak, bihar
Amaitu da aurtengo Tourrerako kiniela egiteko epea eta iazko marka guztiak hautsiz denon artean zortzi mila kidetik gorako Tropela osatu dugu, 8.073 kinielakoa hain zuzen. A ze errekorra!
Gaurko eguna (eta gaua) erabiltzaile eta partehartzaileen datuak aztertzen pasako dugu, eta arauak betetzen ez dituzten erabiltzaileak eta beraien kinielak ezabatu egingo dira. Adibidez, datu faltsuak eman dituztenak, kiniela bat baino gehiago egin duten erabiltzaileak eta abar…
Hori dela eta, jakinarazi nahi dizuegu bihar arratsaldera arte ez ditugula lehen etapako sailkapenak argitaratuko. Eskerrik asko denoi proiektu honetako partaide izan eta tropel handiago bat osatzeko zuen hondar alea ipini duzuelako.
Zorte on guztioi eta onenak irabaz dezala!