Hushovd-Cancellara-Pozzato, eta gaur esprinta

dv356611.jpgIkaragarria Hushovdek daukan indarra, ikaragarria Cancellararena. Baina atzoko etapako gakoetako bat Pozzato izan zen. Cancellararen erasoei erantzutea ia ezinezkoa da, oso gutxik eusten diote, baina atzo Pozzatok erakustaldia egin eta harrapatu egin zuen. Eta etapa italiarrak irabazi behar zuela zirudienean, tropela gainera etorri zitzaien eta norvegiar handiak irabazi zuen. Columbia taldea ere oso indartsu dabil (Kirchen 2., Ciolek 3.). Garaipenaren zati handi bat Renshaw taldekideari zor dio Hushovdek �hori onartu zuen�, oso lan ona egin zuen-eta; etapa bukaerako besarkadek argi utzi zuten.

Eta gaur, esprinter puruen ordua izango da, azkenean ere. Hortaz, adi egon beharko dugu lagun birekin: McEwen eta Cavendish. Lehenengo etapa biak ez dira haiendako modukoak izan, baina gaur dute aukera ederra. Hala ere, alde nabarmena dago bien artean: McEwen ia bakarrik ibiliko da, taldea Evansen inguruan ibiliko delako; Cavendishek, aldiz, sekulako trenoa izango du: Hincapie, Burghardt, L�vkist, Hansen, Kirchen, eta azkeneko biak Eisel eta Ciolek. Eta larri ibili Ciolekekin, Giroan Greipelekin gertatu zena gerta baitaiteke Tourrean ere: guztiak Cavendishen gurpilean joan, eta esprint bideratzaileak irabazi!

McEwen, Cavendish eta Ciolek, Hushovd, Zabel, Freire, Hunter eta Cooke, Se. Chavanel, F�rster, Casper eta Feillu, Pozzato eta Chicchi, Steegmans, Pineau, Duque… Egin apustu!

Argazkia: AFP Photo