
Espainiako Vueltako beste itzuli baten amaiera, eta aurreko artikuluetan aipatu bezala, txirrindulariek 3200 kilometroetan zehar zer esan handia eman dute – eta errepidetik kanpo ere.
Orain egun batzuk ditugu analisirako eta hainbat galdera egiteko. Argi dagoen gauza bakarrenetakoa: Alberto Contador izan da edizio honetako azkarrena. Pintokoa 2014-07-14ean Tourreko sailkapen nagusiko lehen tokia bi minutura baino gehiagora zuenean eta mendiko etapak hasteko zirenean erorketa gogor batek etxera bidali zuen. Beno etxera edo ospitalera edo… batek daki zer egin duen Vueltako lehen etapara arte. Hasieran parte ez zuen hartu behar, ondoren bere jarraitzaileak bultzatuta bai. Continue reading “Astelehenetik seguru zegoen”



Ez dakit dakizuen baina gaurko 3. etapari Juan Carlos I daraman eta Espainiako Armadako hegazkinak eramateko gai den itsasontzi erraldoitik ekin zaio. Horrela omendu nahi izan du Vueltak Espainiako Armada eta esango nuke Felipe VI.aren erregetza berria. Interesgarria, ezta?
Ordu gutxi falta dira Xerez-en Vueltako edizio berri bati hasiera emateko. Teorian irteera lerroan kalitate handiko txirrindulariak ikusiko dira. Batzuek diote hasierako izen horien taldea Tourrean zegoena baino hobeago dela. Hiru asteetan zehar ikusiko da zer gertatzen den eta nork jantziko duen maillot gorria irailaren 14ean Santiagoko erlojuz kontrako 10 kilometroko etaparen ondoren.
Tropela.net-eko Vueltako kiniela egitear bazabiltzate, hementxe dituzue ibilbideari buruzko zenbait ohartxo, lagungarriak izango zaizkizuelakoan. Hitz gutxitan, aurreko urteetan baino lasaixeago abiatuko da lasterketa. Izan ere, duela pare bat urte hasi eta gutxira Arrate eta Valdezcarayko etapak jokatu ziren eta joan den urtean, bigarren egunerako mendate batean bukatu zen lasterketa. Aurten, gauzak ondo, esprinterrek beren burua erakutsi ahal izango dute lehen etapetan.