Munduko txirrindularirik onenak gero eta gertuago dituzte urteko zitarik garrantzitsuenak, baina lehenago azken urteetan ohitura izaten ari den bezala Europan sartu baino lehenago zenbait bidaia gauzatu behar dituzte lehen pedalkadak emateko lehiaketetan.
Aste honetan ospatu dira emakumezkoetan Qatar-ko Ladies itzulia eta gizonezkoetan Dubai-koa. Txirrindularitza gosea txikitu egin zaigu 2014ko denboraldi interesgarri honen aurrean.
Euskaltel-Euskadi eta Fernando Alonsoren arteko hitzarmenak itzalean utzi zuen atzo Hornerren garaipena Espainiako Vueltan. Pena da, Txikitok -hala esaten omen zioten Saunier Duval taldean zegoenean- handia egin baitzuen. Bigarren etapa garaipena eta liderraren maillota soinean. Baietz podiumean bukatu. Zergatik diodan Hornerrek podiumean bukatuko duela? Bada Hazallanasen gora egindakoa oso handia izan zelako. Ez alferrik, faborito nagusiari, Nibaliri, 48 segundo atera zizkiolako, eta hori asko da. Ez zuen behera egin azken kilometroetan, egurrean egin zuen igoera makurra. Purito eta Valverderi minutu bat baino gehiago atera zien, harrapazak…
Kittelek irabazi du azken etapa eta Parisko podium nagusira Froome, Quintana eta Rodríguez igo dira. Hiru belaunaldi ordezkatzen dituzte lehen hiru sailkatuok.Beharbada, ez duzu ikusita izango Sergio Leoneren Il buono, il brutto, il cattivo (Ona, itsusia eta gaiztoa) western motatako filma, baina pelikula mitikoa da, inondik ere. Hiru pistoleroren istorioa kontatzen du, zein baino zein azkarragoa. Tituluarekin hitz jolasa egiteko baimena hartu dut gaurkoan.
Ezusteko handirik ezean, Froomek irabaziko du aurtengo Tourra. Ax 3 Domainesen egin zuen bezala, aurkari guztiak hankapean ibili ditu Mont Ventoux makurrean. Quintana bigarren helmugaratu da eta Mikel Nieve hirugarren. Skyko liderrak Armstrongen erara erakutsi du bere nagusitasuna.
Atzo ospatu zen Frantziako Tourreko lehen bakarkako erlojuz kontrako etapa : 33 kilometroko saioa Moint Saint Michel famatuan amaituz (hurrengoa uztailaren 17an eta perfilari dagokionez pixkat desberdina bigarren mailako bi mendateekin). Eta orain arte sorpresak egon dira txirrindularitzako hiru asteko lasterketarik garrantzitsuenean baina lasterketa hasi aurreko teoria betetzen ari da gehien bat.