Tourreko multzoen azterketa: hautagai nagusiak

Andy Schleck eta Contador 2009ko TourreanBi dira hautagai nagusiak aurtengo Tourrean: Contador eta Andy Schleck. Pintokoaren parte hartzea ez da segurua izan orain astebete arte. Garbi zegoen Pintokoaren faltan Andy Schleck izango zela faborito nagusia, baina azkenean mutzo hau era honetan sortzen lagundu du Contadorren parte hartzeak.

Zalantza asko sortzen dituen multzoa da dudarik gabe. Nire inguruan galdetu dudan bakoitzean inork ez dit erantzun ziurtasunez bataren ala bestearen aldejo autua egingo duenik; erantzun nagusia zalantza izan da eta Tropelan ere berdin gertatu delakoan nago. Continue reading “Tourreko multzoen azterketa: hautagai nagusiak”

Holandarrek euren mendatea berreskuratu nahi dute

Aurrekoan nabarmendu genuen Galibier izango dela aurtengo Tourreko mendate kuttuna, 100 urte beteko baitira aurreneko aldiz igo zutenetik. Ba, etapa berean Alpe d’Huez igoko dute. Holandarren mendatea deiturikoa. Pirinioetan ikurriña festa egon ohi den moduan, Alpe d´Huezen holandarrek  ‘agintzen’  dute. Hup,Hup Holland oihukatzen dute, etengabe. Zergatik deitzen zaio Holdandarren mendatea? Ba herrialde horretako txirrindulariak jaun eta jabe izan zirelako 70ko eta 80ko hamarraldietan. Continue reading “Holandarrek euren mendatea berreskuratu nahi dute”

Alpeetako erraldoiari gorazarre

Aurtengo Tourrean ere mendate mitikoak igoko dituzte ziklistek: Tourmalet, Luz Ardiden eta Alpe d’Huez, kasu. Hala ere, aurten horiek guztiak Alpeetako erraldoiaren itzalpean geratuko dira, Galibierren itzalpean alegia. 100 urte beteko dira uztailaren 10ean Galibier aurrenekoz igo zutenetik. Txirrindularitzak emandako txapeldun handienetako bik, Coppik eta Pantanik, balentria handiak egin zituzten aldapatzar horretan.

Continue reading “Alpeetako erraldoiari gorazarre”

Nibali, Contador… eta Igor Anton

Italiako Giroa irabaz dezaketen txirrindularien izenak emateko garaian, Nibali italiarra eta Contador espainiarra aipatu behar nahita ez. Izan ere, italiarrak podiuma zapaldu zuen iaz eta Espainiako Vuelta etxeratu zuen. Contadorri dagokionez, 2008an irabazi zuen Italiako itzulia. Azken urteetan biek erakutsi dute hiru asteko itzulietan oso ondo moldatzen direla.
Continue reading “Nibali, Contador… eta Igor Anton”