Zergatik jarri genuen Uran gorriz ostiral gauean?

Vinokourov, Uran eta Kristoff Londreseko podiumean

Zenbait kexa izan ditugu Uran lehiaketa hasi aurretik gorriz jarri genuelako. Hori eta gainera zilarrezko domina irabazi zuelako. Askok gorriz zegoelako aldatu egin zenuten eta azkenean kaltetan izan zitzaizuen.

Lehenik eta behin zuen kexak ulertzen ditugula esan nahi dizuegu. Baina gertakari honek bere azalpena duela azaldu nahi dizuegu eta Tropelak zuzen jokatu duela adierazi.

Arazoaren sorburua txirrindularien zerrenda ofizialetik etorri zen. Askori erantzun dizuegu eskuetan genuen zerrenda ofizialean Uran ez zela agertzen eta hori ziurtatu dezakegu. Londreseko Olinpiar Jokoetako errepideko lasterketaren arduradunek argitaratu zuten zerrenda ofizialean 52. dortsala ez zen agertzen. Bai, 52 dortsal hau Uranena zen. Hori dela eta kazetariek Uran Henaorekin ere nahastera iritsi ziren.

Continue reading “Zergatik jarri genuen Uran gorriz ostiral gauean?”

Nola banatuko ditugu puntuak Lodreseko Olinpiar Jokoetan?

 

Asko ari zarete galdezka ea nola izango den puntuen banaketa Londreseko Olinpiar Jokoetan. Post honen bidez beharrezko azalpenak ematen saiatuko gara.

Aurreko berri batean aipatzen genuen bezala, lau izango dira Londreseko Olinpiar Jokoetan errepideko txirrindularitzak izango dituen ekitaldiak:

– Gizonezkoen errepidekoa (uztailaren 28an)

– Emakumezkoen errepidekoa (uztailaren 29an)

– Emakumezkoen erlojuaren kontrako saioa (abuztuaren 1ean)

– Gizonezkoen erlojuaren kontrako saioa (abuztuaren 1ean)

Saio bakoitzean sailkatutako lehen 25 txirrindulariek jasoko dituzte puntuak arauen atalean egun bakarreko probei dagokien moduan: irabazleak 250 puntu, bigarrenak 190,…

Egun bakarreko probetan lehen sailkatzen den euskaldunari 50 puntu banatzen dizkiogu. Londresen, ordea, euskaldun bakarra izango dugu proba hauetan. Hori dela eta ez ditugu lehen euskaldunari dagozkion 50 puntu horiek banatuko. Bat baino gehiago izango baziren banatuko genituzke, baina horrela ez denez, puntu horiek ez dira banatuko.

Espero dugu zalantzak argitu izana. Galdera edo iruzkinik baduzue jo gugana eta saiatuko gara ahalik eta lasterren erantzuten.

Zorte on guztioi!!

#69 Tropela.net podcastak: Londreseko Olinpiar Jokoak 2012. Ibilbidea eta txirrindulariak

Londreseko Olinpiar Jokoetan jokatuko diren errepideko eta erlojuaren kontrako lehiaketaren inguruan aritzen dira podcast honetan Axier Sukia (@sukigalp) eta Egoitz Lizasok (@elizaso). Lehiaketa honetan 20 txirrindulari aukeratu behar dira, 15 gizonezko eta 5 emakumezko. Axier eta Egoitzek beren analisia egiten dute eta kiniela egiterako orduan interegarri izan daitezkeen hausnarketak egiten dituzte.

Podcastaren lehen zatian ibilbideaz aritzen dira eta ondoren txirrindulariez, lehenik gizonezkoen multzoez eta ondoren emakumezkoenez.

Emakumeak ere izango ditugu Tropelan

Aspaldidanik genbiltzan emakumezkoen probaren bat edo gure lehiaketen artean sartzeko asmotan. Guk hala nahi genuen eta askok ere hala eskatu diguzue. Gu orain arte ez ginen gai ikusten baina oraingoan pausua emateko prest gaude. Continue reading “Emakumeak ere izango ditugu Tropelan”

#68 Tropela.net podcastak: Frantziko Tourra 2012. Azken errepasoa

Frantziako Tourreko azken errepasoa egiten diote podcast honetan Eneko Garate (@egarate), Raul Perez (@raulperezmartin) eta Egoitz Lizasok (@elizaso).

Ondorengo edukia aurkituko duzue entzungai besteak beste:

– Gidoia bete da: Wiggins indartsu etorri da.
– Tourreko sailkapen nagusiko lehen postuei errepasoa.
– Wiggins-Froome: eztabaida?
Haimar Zubeldiaren maila izan duen lesioa pasa eta gero.
CavendishSagan: Liquigasekoak konfirmatu du txirrindulari bikaina dela, baina Cavendishen Tour amaieran…
Voeckler, imintzioak imintzio, tropelako “pestosoena” izanda ere, txirrindulari bikaina.
– Haimarrez gain, Egoi Martinez eta Gorka Izagirre itxura bikaina ematen.
Tropelan sailkatu diren lehen 3ren kinielak ere begiratu dituzte.