2013 Paris-Niza: kinielaren aurkezpena

Atzo 2013 Paris-Niza lehiaketa aurkezteu genuen zuzenean. Hemen ikus dezakezue atzoko aurkezpenaren bideoa:

Eneko Garaterentzat (@egarate), Iosu Garaterentzat (@iosugarate) eta Egoitz Lizasorentzat (@elizaso) lehen aldia zen kiniela aurkezten zutela eta gainera zuzenean. Zer hobetua badagoelakoan gaude, horregatik zuen iradokizunak jaso nahiko genituzke hurrengorako zer hobetu jasotzeko. Zein da zure iritzia?

Paris-Niza lehiaketaren kinielaren aurkezpena zuzenean

TropelaGaur irekiko da 2013 Paris-Niza lehiaketaren kiniela egiteko epea gaueko 22:00etan. Guk orduerdi lehenago, 21:30etan hain juxtu, kinielaren aurkezpena egingo dugu lehen aldiz zuzenean.

Aurkezpen hau Google Hangout zerbitzuaren bidez egingo dugu eta hemen bertan jarraitu ahal izango duzue, baita gure Youtubeko kanalean eta gure Tropelaren Google+ orrialdean ere. Ea zer moduz ateratzen zaigun estreinuko ekitaldi hau!

Hauxe izango da Tropelaren 2013ko egutegia

2013ko txirrindularitza denboraldia Tour Down Under eta San Luiseko itzuliarekin hasi da. Pixkanaka pixkanaka gero eta lehiaketa gehiago ari dira jokatzen (Etoile de Bessèges, Qatar, Mediterraneoko itzulia,…) eta honekin batera Tropelan izango diren lasterketetara hurbiltzen hasi gara.

Orain arte egin dugun moduan Paris-Nizarekin ekingo diogu denboraldiari. Lasterketa hau martxoaren 3an hasiko da eta guk, ohi dugun legez, lehenago kinielak egiteko aukera irekiko dugu. Bederatzi izango dira aurreikusten ditugun lehiaketan aurtengo urte honetan, ondorengo hauek hain juxtu ere:

1.- Paris-Niza: 2013-03-03 / 2013-03-10

2.- Euskal Herriko Itzulia: 2013-04-01 / 2013-04-06

3.- Ardenetako Hirukotea (Amstel, Flèche Wallone eta Lieja-Bastogne-Lieja): 2013-04-14 / 2013-04-21

4.- Italiako Giroa: 2013-05-04 / 2013-05-26

5.- Dauphiné Kriteriuma: 2013-06-02 / 2013-06-09

6.- Frantziako Tourra: 2013-06-29 / 2013-07-21

7.- Donostiako Klasikoa: 2013-07-27

8.- Espainiako Vuelta: 2013-08-24 / 2013-09-15

9.- Munduko Txapelketa: 2013-09-24 / 2013-09-29

Nahi izan ezkero hemen duzue egutegia .ICS formatuan zuen smartphone, ordenagailu edo egutegi zerbitzuetara igo ahal izateko: “Tropela.net 2013 egutegia”.

Gogoan izan aurten ere Urteko Sailkapena izango dugula, urteko puntu guztiak batuta osatzen dugun sailkapen hori.

Zer iruditzen zaizue aurtengo egutegia? Lehiaketa nahikoa, gutxiegi ala gehiegi al dira? Aldatzekotan zer aldatuko zenukete? Ohi bezala zuen iritziak entzuteko prest gaude.

Ea Tropelako denboraldia laster hasten den; gu behintzat jada irrikaz gaude!!

Euskaraz bizi nahi dugu

Tropela Elkarteak ere bat egiten du Kontseiluak biharko deitu duen manifestazioarekin. Sare sozialetan ere euskararen aldeko aldarria zabaltzeko kanpaina bultzatu nahi du Kontseiluak. Horretarako, Twitterren #euskarazbizinahidut traola erabiltzeko eskaera egin du, ea denon artean euskara trending topic bihurtzen dugun.

Manifestua

Euskaraz bizi nahi dut, duzu, dugu; horixe delako nire hizkuntza. Natural sentitzen dudana, natural egiten dudana eta egiten nauena. Euskalduna naiz eta hala izan nahi dut gero ere. Ez da ordea, osoki nire, zure, gure esku dagoen zerbait.

Hizkuntza zerbaitetarako bada, harremanetarako, komunikatzeko da. Continue reading “Euskaraz bizi nahi dugu”

#74 Tropela.net podcastak: Euskaltel berria eztabaidagai

Podcast honetan Igor Gonzalez de Galdeanoren Euskaltel berriaz aritzen dira Axier Sukia (@sukigalp), Iban Perez (@piban), Hibai Martinez eta Egoitz Lizaso (@elizaso). Hona hemen eztabaidan jorratutako zenbait puntu:

Igor Gonzalez de Galdeanok lehen helburua lortu du. Gaur jakin dugu Euskaltel berriak World Tour lizentzia izango duela.
– Baina beharrezko al da World Tour lizentzia? Zeren ordainetan?
Ivan Velasco eta Amets Txurruka alboratuak izan dira. Honek Euskaltel-Euskadi taldean izandako zenbait txirrindulari ohiek eskutitz bat idaztea ekarri zuen taldearen izaera aldaketak kezkatuta.
– Euskaltel berriak fitxatutako atzerritarrek ze suposatzen dute? Zein izango da hurrengo urtean beraien papera?
– Gaia zuzen ez da eraman. Komunikazio gabezia nabarmena sumatzen dute solaskideek prozesu guzti honetan.