#136 Tropela.eus podcastak: 2016ko Espainiako Vuelta errepasoak – 1. etapa

Podcast honetan Ibanek (@piban) 2016ko Espainiako Vueltako lehen etaparen laburpena egin du. Aitzin etapa hau taldekako erlojuaren kontrako saioa izan da eta bertan garaileak eta galtzaileak zein izan diren aipatzen ditu Ibanek.

#122 Tropela.eus podcastak: 2016ko Frantziako Tourreko errepasoak – 10. etapa

Ibanek (@piban) atseden eguna pasa eta gero jokatu den 10. etapari errepasoa egiten dio podcast honetan. Oraingoan Matthews (OBE) txirrindulari australiarra nagusitu da beste 3 taldekiderekin ihesaldian sartuta. Nola ez, euskaldunak ere tartea gaurkoan Mikel Landa (SKY) eta Gorka Izagirre (MOV) txirrindulariekin.

Orica deluxe

Vueltako lehen astearen bukaera ez da gozoa izan Orica-Green Edge taldearentzat, Chavesek liderraren maillota kendu behar izan duelako Dumolinen mesedetan. Hala ere, Oricako buruek sinatuko zuten, zalantzarik gabe, lehen astea horren oparoa izatea: Chavesek bi etapa garaipen, Ewanek beste bat eta liderraren maillota sei egunetan. Vueltan bakarrik ez; denboraldiko beste proba garrantzitsu batzuetan ere bikain ari da Stephensen taldea. Continue reading “Orica deluxe”

Erabakiak azkar eta gaizki hartzen direnean

2015 Vuelta 1.etapa - TCGAsko esan eta idatzi da Espainiako Vueltan atzo jokatu zen taldekako erlojuaren kontrako saioaren ibilbidearen eta hartutako erabakien inguruan. Eta ondo amaitzetik urruti geratu direlakoan nago ondoren azalduko dudan moduan. Azter dezagun kronologikoki gauzak nola izan diren.

Urtarrilean aurkeztu zen 2015eko Vueltaren ibilbidea, tartean atzoko etapa. Antolatzaileek eta ibilbidea ezagutzen zutenek ontzat eman zuten World Tourreko lasterketa batetako etapa jokatzeko, hondartzak eta inguruko turismoa erakusteko aukera paregabeaz itxututa edo. Dakizuen moduan, antolatzaileek UCIra bidali behar dituzte ibilbidearen inguruko datuak eta kasu honetan ere berdin egingo zuten. Komeriak, ordea, txirrindulariak aste honetan ibilbidea ikuskatu zutenean sortu dira, errepideko krono saio bat baino #cronobeach bat zela jabetu zirenean.

Ikusita ze presio zegoen txirrindularien segurtasuna eta arriskua argudio bezala hartuta, bi egunetan antolakuntza neurriren bat hartzera behartua izan da. Ibilbidearen nondik norakoa aldatu ezin zela eta, denbora tarteak sailkapen nagusirako ez zirela kontutan hartuko adostu zuten, etaparen sailkapenerako bakarrik izango zirela. Continue reading “Erabakiak azkar eta gaizki hartzen direnean”

Espainiako Armada present Vueltan

Juan Carlos I Espainiako Armadako itsasontziaContadorHaasEz dakit dakizuen baina gaurko 3. etapari Juan Carlos I daraman eta Espainiako Armadako hegazkinak eramateko gai den itsasontzi erraldoitik ekin zaio. Horrela omendu nahi izan du Vueltak Espainiako Armada eta esango nuke Felipe VI.aren erregetza berria. Interesgarria, ezta?

Kontuak kontu, hor ibili dira txirrindulariak argazkiak ateratzen bai itsasontzi gainean baita hegazkinetan sartuta ere. Publizitate bikaina Espainiako Armadari eman diotena, bai sare sozialetan behintzat. Eta seguru gaurko telebistako saioan ere eskainiko dizkigutela irudiak.

OGE Continue reading “Espainiako Armada present Vueltan”