Santamarinaren urtea

Luis Pedro Santamarina hil zen egunean, bigarren iritsi zen helmugara, eta lehenengoak kendu zizkion titular guztiak, normalean gertatu ohi den moduan. Lehenengoa Roger Walkowiak izan zen, aurreko batean hemen aipagai izan genuena. Gertatzen dena da, oraingo honetan, helmuga heriotza zela, denok berdintzen gaituen lurralde hori; eta, beraz, zorretan geunden Santamarinarekin, merezi duelako nor izan zen […]