#416 Tropela.eus podcastak: 2020ko Frantziako Tourra errepasoa – 19. etapa

Kragh Andersenek (SUN) bere bigarren etapa garaipena Tour honetan

Etapa eta maillot berdearen lehiak baldintzatutako etapa izan da. Azken igoeran tropeltxo batek aurrera egin du eta bigarrenez, guztiak ezustean hartuta, Kragh Andersenek (SUN) tropeltxo horretan erasoa jo eta bere bigarren etapa garaipena lortu du 411. podcastean aipatzen genuen moduan. Berdearen lehian Sam Bennett (DQT) nagusi izan da eta sailkapen nagusian aldaketarik ez, Roglicek (TJV) jarraitzen du lider.

Hau eta Frantziako Tourreko 20. etaparen ingurukoak biltzen ditu Iban Hernandezek (@piban) podcast honetan.

Podcastera harpidetu

#411 Tropela.eus podcastak: 2020ko Frantziako Tourra errepasoa – 14. etapa

Krag Andersenek (SUN) atera diok Borak egindako lanari zukua

Borak gaurkoan ere sua piztu du 2020ko Frantziako Tourreko 14. etapan tropeleko gizon azkarrak, tartean maillot berdearen jabea den Sam Bennett (DQT), atzean utziz. Horixe baitu helburu Borak, Bennettek duen maillot berdea. CCC taldearen laguntza izan du baina etekina atera diona Kragh Andersen (SUN) izan da. Saganek (BOH) erregulartasunerako puntuak biltzea besterik ez du lortu azkenean.

Hau eta biharko 15. etapa garrantzitsu horren ingurukoak aztertzen ditu Iban Hernandezek (@piban) podcast honetan.

#409 Tropela.eus podcastak: 2020ko Frantziako Tourra errepasoa – 12. etapa

Hirshik (SUN) azkenean lortu du Tourreko 12. etapan garaipena lortzea

Ihesaldiak aukera izan du gaurkoa sailkapen nagusiko txirrindularien taldeek ez baitute berebiziko erritmorik jarri. Hirshi (SUN) gaztea izan da 40 km-ren faltan Krag Andersenekin (SUN) batera aurrera egin eta etapa garaipena lortu duena. Atzetik tropeltxo bat izan arren, eta izan duten ibilbideari esker, Hirshik lortu du Tour honetan desiratutako garaipena. Sailkapen nagusian aldaketarik ez.

Hau eta biharko 13. etapak eman dezakeena Egoitz Lizasoren (@elizaso) ahotsean duzue entzungai podcast honetan.