#284 Tropela.eus podcastak: 2018ko Espainiako Vuelta errepasoak – 2. etapa

Mini podcast honetan 2018ko Espainiako Vueltako 2. etapak eman duena kontatzen digu Egoitz Lizasok (@elizaso), baita biharko etaparen aurre analisia egin ere.
Caminito del Reyn amaitu den etapan garailea Valverde (MOV) izan da eta lider Kwiatkowski (SKY) jarri da bigarren sailkatu ondoren. Eguneko galtzailerik handienak hautagai nagusien artean Porte (BMC) eta Nibali (TBM) izan dira.

#283 Tropela.eus podcastak: 2018ko Espainiako Vuelta errepasoak – 1. etapa

Abuztuaren 25ean abiatu zen 2018ko Espainiako Vueltako, Malagan jokatutako erlojupeko batekin. Bertan azkarrena Dennis (BMC) izan zen eta lasterketa lehen liderra izango da. Atzetik Kwiatkowski (SKY) eta Campenaerts (LTS) sailkatu dira. Etaparen minipodcast hau Egoitz Lizasok (@elizaso) grabatua izan da.

#137 Tropela.eus podcastak: 2016ko Espainiako Vuelta errepasoak – 2. etapa

Vueltako 2. etapari errepasoa egiten dio. Meersman (EQS) izan da garaile baina ezhoiko izenak izan dira edizio honetako lehen esprintean. Erorketek ere protagonismoa izan dute baina ez da ezer larririk izan zorionez. Lider aldaketa ere izan da sailkapeneko postuen ondorioz eta orain gorriz Kwiatkowski (SKY) aurkitzen da.

Ate-joka dugu II. Gabiria Kopa

Astebete besterik ez, bizikletak martxan jar daitezen euskal errepideetan. Apirilaren 2an hasiko da festa, Lizarran, eta egun horretantxe ekingo dio bere bigarren denboraldiari Gabiria Kopak ere, gizonezkoen zein emakumezkoen lasterketa profesional guztien sailkapena osatu arte. Nortzuk izango dira ziklistarik onenak aurten? Hori “erabakitzera” gatoz, ba!

Gabiria Kopa logoa Continue reading “Ate-joka dugu II. Gabiria Kopa”

Larunbat honetan, denok Gabiriara

Heldu da Gabiria Koparen egun handia.

Txirrindularitzaren jaia izango da larunbatean (azaroak 14) Gabirian biziko duguna. Denboraldi-amaierako festa handia, hainbat ekintza izango dituena.

kartela 2

2015ean Euskal Herrian korritu diren lasterketa profesional guztiak kontuan hartuta (mutilenak eta neskenak), badakigu nortzuk izan diren gure irabazleak, eta orain txirrindulariei sariak banatzeko unea heldu da. Mutiletan, Purito Rodríguez, Ion Izagirre eta Michal Kwiatkowski; nesketan, Kasia Niewiadoma eta Eider Merino.

Baina ez hori bakarrik: urtero egingo dugun ekitaldi honetan, Euskal Herriko txirrindularirik handienak ere omendu nahi ditugu, eta aurten Txomin Perurenaren txanda izango da.

Zenbat garaipen ez ote dauden “Peru”-ren hanketan! 12 etapa Vueltan, 2 etapa Giroan, 9 etapa Euskal Herriko Itzulian, 5. postua Munduko Txapelketan… Baina ez soilik etapak eta egun bakarreko lasterketak: Espainiako Vueltan bigarren geratu zen 1975ean, Tourreko mendiko sailkapena irabazi zuen 1974an… galantak egin ditu oiartzuarrak. Talde-zuzendari gisa ere, ez da makala izan; eta orain, Euskadi Irratian, esatari-lanetan goza dezakegu bere jakinduriaz eta graziaz.

Imajina dezakezue zer izan daitekeen Perurenaren ondoan bazkaltzea eta haren kontuak entzutea? Ba adi, txirrindulari gehiago ere etorriko dira eta. Esate baterako, Euskal Herriak eman duen txirrindularirik handienetakoa: Joane Somarriba, nor bestela! Eta, gainera, Jose Nazabal, Jose Luis Mayoz, Ramontxu González Arrieta, Gorka Izagirre, Jon Ander Insausti, Pello Olaberria… gutxi batzuk baino ez aipatzearren.

15 €-ren truke, ziklismo-giroko tertulia ederrean hitz eta pitz aritzeko aukera izango duzue. Eta seme-alabak ere ekarri nahi badituzue, arazorik ez!

Hori bai: osteguna baino lehen eman behar da izena, 688.635.532 telefonora deituta edo [email protected] helbidera idatzita.

Gainera, bazkariaz gain, txirrindularitzari buruzko liburuak eta ekipazioak erosteko aukera ere egongo da, Tropelak, Libros de Ruta argitaletxeak eta Urtekariak stand bana jarriko baitute euren produktuekin.

Animatu zaitezte! Luzaroan gogoratzeko moduko eguna izango da!

(Jarraitu gaitzazu Twitterren: @gabiriakopa)