Gaur irekiko da 2013 Paris-Niza lehiaketaren kiniela egiteko epea gaueko 22:00etan. Guk orduerdi lehenago, 21:30etan hain juxtu, kinielaren aurkezpena egingo dugu lehen aldiz zuzenean.
Aurkezpen hau Google Hangout zerbitzuaren bidez egingo dugu eta hemen bertan jarraitu ahal izango duzue, baita gure Youtubeko kanalean eta gure Tropelaren Google+ orrialdean ere. Ea zer moduz ateratzen zaigun estreinuko ekitaldi hau!
Egun bakarreko probetan lehen sailkatzen den euskaldunari 50 puntu banatzen dizkiogu. Londresen, ordea, euskaldun bakarra izango dugu proba hauetan. Hori dela eta ez ditugu lehen euskaldunari dagozkion 50 puntu horiek banatuko. Bat baino gehiago izango baziren banatuko genituzke, baina horrela ez denez, puntu horiek ez dira banatuko.
Espero dugu zalantzak argitu izana. Galdera edo iruzkinik baduzue jo gugana eta saiatuko gara ahalik eta lasterren erantzuten.
Iosu Garate (@iosugarate), Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) 2012ko Ardenetako Hirukotea osatzen duten Amstel Gold Race, Flèche Wallonne eta Liège-Bastogne-Liège klasikoez aritu dira. Batez ere kiniela egiterako orduan beraien analisia egiten dute. Kinielan zalantzak badituzue gomendatzen dizuegun saioa da.
Eneko Garate (@egarate), Axier Sukia eta Egoitz Lizasorek (@elizaso) Kopenhagen aste honetan jokatuko diren 2011ko Munduko Txapelketaren inguruan aritu dira. Ondorengo gai hauek jorratzen dituzte:
– Erlojuaren kontrako saioko faborito nagusiak.
– Errepideko lasterketako faborito nagusiak. Zeini datorkio egokiago ibilbidea? Herrialde ezberdinetako taldeek zein jarrera izango dute?
– Lehen euskaldunaren puntuak nola banatuko diren aipatzen dute.