Erantzungailu halakoa!

Porra, kiniela, apustua… izen asko du sari baten truke norbaiten edo norbaitzuen alde jokatzearen ekintzak.

“Egin” egunkarian osatzen genituen porrak ditut nik gogoan; telefonoa hartu eta belarriaren begiradapean erantzungailuak banan-banan eta poliki-poliki hautatutako txirrindulariak errepikatzen zizkiguneko garai hura. Famili guztiaren kiniela, erantzungailuaren besapean edo sakelean uzten genueneko hura. Azkenerako, erantzungailu robotikoaren egilearen helbidea lortzeko desio larria jartzen zigun hura (badakizue, aurrez aurre jarri eta telefonoan gastaturiko dirua denboran irabazteko beharraren plazerra). Hautaturiko txirrindulari errusiar ezezagunak euskaldunari irabazteak pozten gintuen egoera berezi hura. Txirrindulari guztiak neurri batean ezagutzea, jarraitzea ekartzen zigun hura. Jakintza eta abantaila eskutik helduta ez zihoazela ikusarazten zigun hura.

Nire Kiniela (txuri beltzean)Egun, interneta da erosotasunaren erantzule behinetako bat eta telefonoa ordenagailuarengatik ordezkatu izanak ez ditu garai hartako eta egungo apustuek dakartzaten sentsazio eta sentimenduak aldatzen; zeureetako batek lasterketari agur esatearena, denbora asko galtzearena, sailkapenean lehena doan partaidearen txirrindulari nabarmenduak ez edukitzearena� Izan ere, beti egongo baita zure kinielak jasoko duen erantzuna aldatuko duen erantzungailuren bat.

Juanito1949 izan da Tropelako lehen garailea

Erabiltzaileen kinielak eskuragai.

Datuak aztertu ondoren eta arauak betetzen ez zituzten zenbait erabiltzaile lehiaketatik kanpo utzi ostean, 3057 dira Tropela lehiaketan parte hartuko dutenak. Hauetatik gaurkoan garailea juanito1949 erabiltzaile zarauztarra izan da eta beretzat izango da Eneritz Iturriagaren maillota.

Lehiaketari gardentasuna eman asmotan, ondorengo pdf fitxategi hauetan bildu ditugu erabiltzaile guztien kinielak, herria eta kinielaren azkeneko aldaketa egin deneko data:

tropela_erabiltzaile_kinielak_Znbk-A-B.pdf (583Kb)

tropela_erabiltzaile_kinielak_C-H.pdf (469Kb)

tropela_erabiltzaile_kinielak_I-J.pdf (527Kb)

tropela_erabiltzaile_kinielak_K-N.pdf (626Kb)

tropela_erabiltzaile_kinielak_O-P.pdf(230Kb)

tropela_erabiltzaile_kinielak_R-Z.pdf (588Kb)

Zorte on guztioi!!