Gasteiz, australiarren kolonia

Matthews 3. etapako garaileaAtzo idatzi behar nuen berri hau, baina dakizuen moduan nahiko lanpetuta gabiltza itzulia.net Itzuliaren webgune ofizial berrian buru belarri. Bai, aitzakia itxura du zalantzarik gabe.

Irteeran ikusi genuen Matthews eta bi hitz gurutzatzeko aukera izan nuen. “Matthews, gaur bai, ala?” galdegin nion eta berak “hala espero dut!”. Noski, elkarrizketa ingelesez izan zen. Eta esanda bezala, ez zuen hutsik egin australiar gazteak.

Asko idatzi da Oricaren garaipenaren inguruan eta Gasteizekin lortu duten lotura estua: azken hiru urteetako Gasteizko etapa amaierak bereganatu dituzte, aurreko biak Impeyrekin. Baina horretan baino atzetik helmugaratu ziren txirrindularien inguruan hitz egin nahiko nuke. Continue reading “Gasteiz, australiarren kolonia”

#69 Tropela.net podcastak: Londreseko Olinpiar Jokoak 2012. Ibilbidea eta txirrindulariak

Londreseko Olinpiar Jokoetan jokatuko diren errepideko eta erlojuaren kontrako lehiaketaren inguruan aritzen dira podcast honetan Axier Sukia (@sukigalp) eta Egoitz Lizasok (@elizaso). Lehiaketa honetan 20 txirrindulari aukeratu behar dira, 15 gizonezko eta 5 emakumezko. Axier eta Egoitzek beren analisia egiten dute eta kiniela egiterako orduan interegarri izan daitezkeen hausnarketak egiten dituzte.

Podcastaren lehen zatian ibilbideaz aritzen dira eta ondoren txirrindulariez, lehenik gizonezkoen multzoez eta ondoren emakumezkoenez.

Ehun metro

Ehun metro Ramon Saizarbitoriaren eleberri ezagun bat da. Bertan kontatzen da nola ETAkide bat poliziengatik ihesi doan Donostiako alde zaharrean, metro horietan bere bizitza guztia kontatzen du.

Gaur poliziarengatik ez, baina ihesean aritu den bat Pablo Urtasun Urdiaindarra izan da. Ehun metro falta izan zaizkio besoak altxatzeko Saint-Quentin-eko helmugan. Etapa hasieran beste hiru lagunekin batera aurrera jo du (Matthieu Ladagnous -FDJ-, Julien Simon -Saur- eta Jan Ghyselinck -Cofidis-). Gutxigatik ez dute normalean tropel nagusiak ezartzen duen diktadura puskatu. Continue reading “Ehun metro”

#34 Tropela.net podcastak: Tourreko 11. etaparen eta Luzen datorrenaren kronika

Eneko Garate (@egarate), Axier Sukia eta Egoitz Lizasok (@elizaso) 11. etaparen kronika egiten du podcast honetan. Etapa esprintean amaitu da eta Cavendish nagusitu da. Hala ere, 12. etapa garrantzitsuari begira, lehen goi mailako mendateak igaro beharko baititu tropelak, beraien hausnarketak plazaratzen dituzte. Euskaldunen artean Ruben Perez eta Pablo Urtasun nabarmendu dituzte eta Tropelako sailkapenari ere errepasoa eman diote.

Aurreko podcastak hemen dituzu.