Haimar Zubeldiak eta Markel Irizarrek ikurrinak dituzte

Atzo RadioShack-Nissan-Trek taldearen aurkezpena zertxobait jarraitzen izan nintzen. Aurkezpen ekitaldiarekin batera webgune berria ere martxan jarri zuten: RadioShackNissanTrek.com. Aurten soinean eramango duten maillot berriaz gain, sarrerako orriaren oinean zenbait txirrindulariren izenak eta banderak agertzen zirela ikusi nuen. Eta horien artean Haimar Zubeldia eta Markel Irizarrek aldamenean ikurrina bana zutela konturatu nintzen.

Gaur goizena Twitter bidez goian jarri dizuedan irudi hori jarri dut txio batean eta oihartzun pixka bat izan du. Bai Haimar eta Markelek ikurriñak zituztelako, baita Klödenek Europako bandera zuelako Alemaniarra izan beharrean.

Bandera edo herritartasun kontua ere mintzagai izan dugu askotan Tropelan bertan ere. Nik nire iritzia argi dut: bakoitzak gehien sentitzen duenaren araberako bandera erabil dezala. Euskal herritar naizen aldetik, nire uste aurrera pausu garrantzitsutzat jotzen dut txirrindularitza profesional mailako talde batek euskal txirrindulariei horrelako aukera ematea. Era berean, txalogarria iruditzen zait bai Haimar Zubeldia eta baita Markel Irizarrek ikurrinaren alde egitea.

Seguru polemikarako gaia izango dela, bai orain eta bai gero ere.

Published by Egoitz

Tropela.net sortu genuenean interneten edukiak euskaraz izatearen garrantziaz jakitun, ezinbestean blog hau martxan jartzeari ekin genion. Martxan jarri bakarrik ez, edukiak sortzen hasi eta jarraitzea da asmoa.