Mendiko lehen etapa borobila izan da Sky taldearentzat. La Planche des Belles Filles mendatean -sei kilometroko oso igoera gogorra, gaur arte nahiko ezezaguna- nagusitu da Froome eta Wigginsek maillot horia jantzi du. Soilik Evansek, Nibalik eta Taaramaek eutsi diote Skyko bikoteari. Haimar Zubeldiak etapa bikaina egin du eta seigarren sailkatu da ; RadioShack talde xelebrearen liderra izan daiteke Tourrean aurrerantzean. Xelebrea diot Franck Schleck, Kloeden eta Horner, ustezko hiru liderrak, erdipurdi aritu direlako.
Etiketa Artxiboak:Froome
Tropela Bilbon II: Igor Antonen garaipena etxean
Euskaltel Euskadiko txirrindulariak irabazi du Espainiako Vueltako 19. etapa, Bilbon bukatu dena. Igor Antonek, Gorka Verdugok, Bruseghinek eta Dyachenkok osatu dute eguneko ihesaldia 29. kilometroan. Vivero mendatearen 2. igoeran laukotea sakabantu egin da: Igor Antonenk eta Bruseghinek aurrera egin dute, eta azkenean galdakaoztarrak atzean utzi du Movistarreko italiarra Viveroko malda gogorretan. Continue reading “Tropela Bilbon II: Igor Antonen garaipena etxean”
Tropela Bilbon
Tropela Elkartea Espainiako Vueltako 19. etapa zuzen zuzenean jarraitzen ari da. Bero handia egiten du Bilbon, eta txirrindulariak 17:30ak aldera helmugaratuko dira. Aurretik bi aldiz igo beharko dute El Vivero 2. mailako mendatea. Ez da aldapa luzea baina tropela sakabanatu daiteke bertan. Igor Antonek ondo baino hobeto ezagutzen du igoera bertan entrenatzen baita.
Continue reading “Tropela Bilbon”
#51 Tropela.net podcastak: Vueltako 2. atseden eguneko errepasoa
Raul Perez (@raulperezmartin), Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizasorek (@elizaso) 2011ko Vueltaren bigarrren atseden egun honetan orain arte gertatutakoari errepasoa egiten diote. Ondorengo gai hauek jorratzen dituzte:
– Etapaz etapa garaile eta liderrei errepasoa
– Cobo eta Geox taldearen protagonismoa
– Euskaldunak nola ikusi ditugun
– Gure Tropelan lider aldaketa:liher23
Ustekabeko apopiloak
Vueltako heren bat pasatu da. Sailkapen nagusiko lehen hamarren artean badira hiru asteko itzuli batean ‘Top Ten’-ean sekula bukatu ez duten zazpi txirrindulari: Froome, Kessakoff, Fuglsang, Cobo, Monfort, Mollema eta Brajkovic. Continue reading “Ustekabeko apopiloak”