Euskaltel Euskadiko txirrindulariak irabazi du Espainiako Vueltako 19. etapa, Bilbon bukatu dena. Igor Antonek, Gorka Verdugok, Bruseghinek eta Dyachenkok osatu dute eguneko ihesaldia 29. kilometroan. Vivero mendatearen 2. igoeran laukotea sakabantu egin da: Igor Antonenk eta Bruseghinek aurrera egin dute, eta azkenean galdakaoztarrak atzean utzi du Movistarreko italiarra Viveroko malda gogorretan.
Igor Anton bakarrik helmugaratu da, Bilbon pilatutako zaleen aurrean. Guk ere berta-bertatik bizi izan dugu Igor Antonen garaipen garrantzitsu hau. Sailkapen nagusian, aldaketarik ez. Froome saiatu da Cobo atzen uzten Viveron gora, baina liderrak eutsi egin dio. Ondorioz Cobok lider jarraitzen du eta Froome 13 segundora dago.
Larunbatean, Bilbo eta Gasteiz arteko etapa jokatuko da, eta gaur bezala Tropela Elkarteak bertatik bertara jarraituko du.
Tropelaren sailkapenean ere ez da aldaketarik izan liderrari dagokionez: liher23-k jarraitzen du lehen postuan. Bi etapa soilik falta dira itzulia amaitzeko.