#347 Tropela.eus podcastak: 2019ko Frantziako Tourra errepasoak – 6. etapa

Faboritoen arteko lehia espero zen gaurko Tourreko 6. etapa eta hala izan da. Hori bai, etapa garaipena, ordea, ihesaldian izan den Teunsek (TBM) lortu du eta lider berria, berriz, etaparen lehian izan den Ciccone (TFS) dugu tropel nagusiari ateratako errentari esker.

Faboritoen artean indartsuen Thomas (INS) eta Pinot (GFC) izan direla kontatzen digu Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast honetan, biharko etapari errepaso txiki bat emateaz gain.

#346 Tropela.eus podcastak: 2019ko Frantziako Tourra errepasoak – 5. etapa

2019ko Frantziako Tourreko 5. etapa ere esprintean erabaki da. Ibilbide gora-beheratsuak ibilbide honetan zailtasunak dituzten esprinterrak atzean geratzea ekarri du eta hori ondo aprobetxatu du Saganek (BOH) etapa garaipena lortu eta maillot berdearen lehian lidergoa sendotzeko. Sailkapen nagusian aldaketarik ez eta Alaphilippek (DQT) jarraitzen du lider.

Etapak emandakoa eta 6. etaparen inguruko azterketatxoa Egoitz Lizasok (@elizaso) egiten digu mini podcast berri honetan.

#345 Tropela.eus podcastak: 2019ko Frantziako Tourra errepasoak – 4. etapa

Gaur jokatu da 2019ko Frantziako Tourreko 4. etapa. Zailtasun berezirik gabeko etapa, espero bezala esprintean amaitu da. Azkarrena Viviani (DQT) izan da, Kristoff (UAD) eta Saganen (BOH) aurretik. Sailkapen nagusian ez da aldaketarik eta Alaphilippek (DQT) jarraitzen du lider. Bigarren etapa garaipena, beraz, edizio honetan Deceuninck – Quick Step taldearentzat.

Hau guztia eta gehiago kontatzen digu Ibanek Perezek (@piban) podcast honetan.

#344 Tropela.eus podcastak: 2019ko Frantziako Tourra errepasoak – 3. etapa

Gaur jokatu da Frantziako Tourreko 3. etapa eta erakustaldia eman duena Alaphilippe (DQT) izan da. Txirrindulari frantziarrak, ihesaldiko protagonista nagusia izan den Wellens (LTS) harrapatzeko gauza izan da. Baina ez hori bakarrik, aurrera egin eta tropel nagusiari nahikoa errenta atera dio etapa garaipenaz gain maillot horia ere janzteko.

Hau guztia eta gehiago kontatzen du Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast honetan, baita biharko etapak eman dezakeenaren iritzia ere.

#343 Tropela.eus podcastak: 2019ko Frantziako Tourra errepasoak – 2. etapa

2019ko Frantziako Tourreko 2. etapan ere protagonista Jumbo Visma taldekoak izan dira. Taldekako erlojupekoa jokatu da eta talde herbeheretarra nagusi izan da. Horrenbestez Teunissenek (TJV) lidergoa sendotzea lortu du. Bigarren sailkatu da Ineos taldea eta hirugarren Deceuninck – Quick Step.

Hau guztia eta biharko etapak eman dezakeenaren berri Iban Perezek (@piban) ematen digu podcast berri honetan.