Bota piñue!

EH LogoaAsko eta askok buruarekin egingo duzue zuen kiniela, beste askok, berriz, bihotzari egingo diozue kasu eta izango dira, baita ere, ausaz egingo dutenak.

Nire ustez, bukaerako erlojupekoari esker Haimar Zubeldia izango da euskaldunen artean onena eta Azevedo portugaldarra Itzulia irabazteko borrokan ikusten dut.

Zuen ustez, zeinek lortuko du Itzulia irabaztea? Eta euskaldunen artean, norbait sartuko al da irabazteko lehian? Nor ibiliko da txukunen? Espero dut ez duzuela dena sekretuan gorde nahi izango Itzulia hasi bitartean…

Hasi da Euskal Herriko Itzulia tropelarentzat

EH LogoaEuskal Herriko Itzuliko lehiaketa martxan da jadanik. Parte hartzeko sartu Lehiaketa atalean edo sakatu hemen. Izena eman eta zure txirrindulari gustukoenak aukeratu besterik ez duzu egin behar. Txirrindularitzaz gozatzeaz gain Tropela Elkarteak zure inguruko lagunekin euskaraz lagunartean jokatzeko aukera ematen dizu. Ondo pasa eta zorte on!

Oharra: Iazko erabiltzaileak ezabatu egin ditugu, beraz, parte hartu nahi duen orok erabiltzaile berria sortu behar du.

Euskaltel Euskadi bakarrik falta da

Izan ere, UCI Pro Tour ligan sartuta dauden 20 taldeetatik 19k lortu dute aurten jadanik, gutxienez garaipenen bat. Euskaltel Euskadi da garaipenik gozatzeko moduan izan ez den talde bakarra.

euskaltel.jpgHala ere, ez noa lerro hauek talde laranjaren portaera kritikatzeko erabiltzera, gehiago esango nuke, aurten lanak ondo egin diren susmoa dut eta nahiz eta helmugan besoak goian ikusteko modurik ez izan, emaitzak laster iritsi behar dutela pentsatzen dut.

“Euskaltel Euskadi bakarrik falta da” irakurtzen jarraitu

Euskal txirrindularien ordua

Apirilaren 3an Irunen hasi eta 8an Zallan amaitzen den Euskal Herriko Itzulia gainean du. Gerturatzen ari da, beraz, euskal txirrindulari askorentzat urteko egutegiko helbururik nagusienetako bat. Etxean korritzeaz gain, munduan dauden astebeteko itzulietatik ere hoberenetarikoa dugu gainera honako hau. Urteak joan, urteak etorri, munduko txirrindulari onenak biltzen dituen proba, udaberriko klasikoak edo Giro helburutzat duten hainbat eta hainbat txirrindulari biltzen diren proba.

mayo.jpgEta txirrindulari guzti horien artean euskal txirrindulariak ditugu. Jakina, bakoitza helburu desberdinekin, batzuk sailkapen orokorra irabazi edo poztu ona egin asmotan, beste batzuk etapa garaipena lortzekotan eta beste batzuk euren talde buruei lagundu edo eguneko ihesaldietan sartu eta ezusteko garaipen baten bila doazenak. Azken urteetan irabazteko gai izan diren Aitor Osa edo Iban Mayo adibidez hor izango ditugu, irabazi asmoz ziurrenik, Igorreko txirrindularia azken egunetan ematen ari den hobekuntzaren zantzuak berresteko asmoekin. Berauen maila berdinean jarri daitezke, zergatik ez, Egoi Martinez, Patxi Vila edo Koldo Gil ere eta Itzuli osoan zehar euren protagonismo momentua izan dezaketen gehiago ere badira, Zubeldia, Camaño, Bru, Garate edo Galparsoro esaterako. “Euskal txirrindularien ordua” irakurtzen jarraitu