Italiarrek antolatu, italiarrek parte hartu eta beraiek irabazi. Horixe gertatuko da. Halere, ikuskizun bezala oso ikusgarria, gogorra, eraso askokoa eta emozio handiko lasterketa izan ohi da, beraz, ea aurten ere horrela izaten den…
Txirrindulariei dagokienez, nobedaderik ez. Faboritoak botatzen hasiz gero, lehenik italiarrak datozkit burura: Basso, Cunego (2004ko garailea), Di Luca, Simoni (2001, 2003), Scarponi eta iazko garailea, Savoldelli (2002, 2005) eta besteen artean berriz, betikoak: Honchar, Rogers, euskaldunon hautagaia, Juanma Garate eta kolonbiarrak. Beno, hobe esanda, hegoamerikarrak. Lehen denak edo onenak kolonbiarrak ziren arren orain hori aldatu egin da. Adibidez Rujano venezolarra da, Perez Cuapio, berriz, mexikarra. Faborito nagusia “Italiakoa, Italian eta italiarrentzat” irakurtzen jarraitu
handienetakoa ere bera dela? Une hauetan bertan, Quick Step, bere taldeko maillotaz gain, ortzadar maillota (iaz munduko txapelketa irabazi zuenaren adierazlea) eta ProTourreko liderraren maillot zuria ere berak eraman behar ditu soinean. Badirudi azken bi maillot hauetako zeinek duen garrantzi gehiago erabakitzeko arazoak daudela eta nahiz eta ziurrenik igande honetan Boonenek ProTourrreko lidertza galtzea posible izan, soluzio bat aurkitu nahi izan diote “arazoari”. Ze soluzio? Biak nahastuko dituen beste maillot bat sortu eta aurrera. Irudian ikus dezakezue belgikarrak ze maillotekin hartu duen parte azken lasterketetan. A ze saltsa! Eta eskerrak bi maillotetako kolore nagusia zuria den bestela ez dakit zerren itxura hartuko zuen Boonenek…
Flèche Wallonne proban atzo euskaldunek egin zuten lana aipagarria izan zen. Hasteko, eguneko ihesaldian, Jose Luis Arrieta (Ag2r) sartu zen eta hor ibili zen kilometro mordoska batean iheskide batekin. Bitartean indartsuenen pelotoian gutxi ziren erasotzera ausartzen zirenak eta horietako bat Koldo Gil nafarra (Saunier Duval) izan zen. Saiakera bat baino gehiago egin zituen gainera eta indartsu dagoela erakutsi zuen.