Sariak eta babesleak lortzeko…

Bai Girorako eta baita Tourrerako ere zuei laguntza eskatzea bururatu zaigu. Babesle, laguntzaile edota sari-emaileen bila gabiltza, beraz, norbaitek ideia edota kontakturen bat baldin badauka gustura eskertuko genioke bere iritzia hemen botatzea edo [email protected] helbidera mezu bat idaztea. Edozein motatako laguntza eskertuko genuke. Adibidez, iaz bezala Tourrerako euskal txirrindularien maillotak biltzen ari gara eta norbaitek txirrindulari baten batekin harreman estua badu gurekin harremanetan jartzea gustatuko litzaiguke.

Badakigu euskararen esparrua urria dela bertan publizitatea egin nahi dutenentzat baina zerbait okurrituz gero badakizue non gauden. Aldez aurretik eskertu nahi dizuegu denoi zuen laguntza. Ea denon artean iazko sarien maila hobetzerik daukagun.

Giroko sariei dagokionez, oraingoz, Damiano Cunego (Lampre), Giroa irabazteko hautagaietako baten maillota daukagu, berak sinatuta. Ea denon artean sari gehiago lortzen ditugun.