Giroa Belgikatik Italiara

giro.jpgAtzo atseden eguna izan zuten txirrindulariek. Beno, atsedena edota bidaia eguna. Piacenzan dute hitzordua gaurkoan eta talde lanean erlojuaren kontra korritzea egokitzen zaie. 38 kilometro izango dira Italiar lurretan aurtengo edizioan egingo dituzten lehenak. Gogoratu gure lehiaketan gaurko etapa ez dela puntuagarria.

Giro hasiera honetan aipagarriena Petacchiren erorikoa eta ondorioz erretiratzea izan da. Egoera honetan badirudi McEwenek ez duela esprintean areriorik izango.

Lehiaketari dagokionean ere ziur eragina izango duela Petacchiren erretiratzeak. Hala ere oraindik asko falta da eta asteburuan, mendiekin batera, aldaketak izan daitezke gure sailkapenean.

Asko daukagu ikusteko eta nik behintzat oraindik ez dut argi ikusten zein den gizonik indartsuena. Beharbada asteburu ostean…

Published by Egoitz

Tropela.net sortu genuenean interneten edukiak euskaraz izatearen garrantziaz jakitun, ezinbestean blog hau martxan jartzeari ekin genion. Martxan jarri bakarrik ez, edukiak sortzen hasi eta jarraitzea da asmoa.