Mendia hasi da, euskaldunak aurrean

GarateAzkenean mendia iritsi da Girora. Faboritoen artean mugimendua izateko ez zen oso etapa aproposa baina, hala ere, etapa oso ikusgarria izan da. Gainera, a ze malda gogorrak jartzen dituzten Italian! Euskaldunek jarri diote saltsa etapari eta ihesaldi nagusian, Giroa aurreko postuetan bukatu nahi duen Garate irundarra sartzean, tropelean, indartsuenen taldeek beltz egin behar izan dute lan. Patxi Vila ere ihesaldian izan da baina honek taldeko estrategiari jarraiki kontrol lana egitea tokatu zaio. Zoritxarrez, bere lagun mina eta entrenamenduetako kidea den Garateren kaltetan… Kasualitatea! Azkenean azken kilometroko aldapan harrapatu dituzte eta Juanmak etapa bikaina egin arren saririk gabe geratu behar izan du. Pena.

Tropelaren aurrekaldean sartu dira Unai Osa eta Roberto Laiseka eta oso indartsu daudela iruditu zait. Ea egia den.

Verbrugghek ondo aprobetxatu du bere aukera. Faborioei dagokienez Savoldellik bere abiadura puntarekin eta indarrarekin besteekiko segundu batzuk lapurtzea lortu du. Badirudi oso indartsu dagoela. Basso ere oso indartsu ikusi dut eta Simoni ere hor aurrean ikusteak asko poztu nau, ez bainuen konfidantzarik. Cunego, berriz, aurrean ibili arren, ez dut horren ongi ikusten, gaurko etapa amaiera beretzat benetan aproposa zelako eta bere taldeak lanean jardun duelako. Huts egin du. Huts egin duen bestea Di Luca izan da. Etapa osoan sufritzen ibili da eta azkenean 20 segundu besterik ez ditu galdu, gaitzerdi. Egun txar bat soilik izan ote da? Bihar ikusiko dugu…

Bihar oilarren borroka hasiko da eta bost italiarretako baten batek kale egingo duelakoan nago. Cunego, Cunego… benetan ondo al zaude?

Ea euskaldunak aurrean ikusten ditugun gaur bezala, eta ahal bada podiumean. Zergatik ez?

Nire kiniela: Basso, Simoni eta Gutierrez, Phonakekoa. Eta laugarren, Roberto Laiseka.