Gaurkoan bai. Koldo Gilek atzo Euskaltel-Euskadiko aurrikuspenak zapuztu bazituen ere, gaurkoan David Herrerok Arrateko igoeran etapa garaipena lortu ahal izan du. Honekin ehun dira Euskaltel-Euskadik lortutako garaipenak.
Koldok ez du hutsik egin eta erraz eutsi dio lidergoari. Aurtengo edizioan bera izan da garaile nagusia itzuliaz gain bi etapa garaipen lortuaz. Bigarrena, Herrero bilbotarra 44 segundora. Azkenean, etapa, sailkapen nagusiko 2. postua eta erregulartasuna eta mendiko sailkapenak irabazita, Euskaltel-Euskadi ez dela esku hutsik geratu esan genezake. “Ia-ia podiumean hiru euskaldun” irakurtzen jarraitu
Gaurko etapak bi sektore zituen, eta erlojupekoan ondo moldatzen zirenek arratsaldean saio polita zuten liderrari denbora kentzeko. Saunier taldeak, ordea, lan bikaina egin du. Goizeko etapa beraien esprinterrak irabazi du, Ventosok (ez da harritzekoa) eta hori gutxi balitz, arratsaldean Koldo Gilek erakustaldia eman, erlojupekoa irabazi, guztiei tartea handitu eta Itzulia erabakita utzi duela esan genezake.
Azkenean iritsi da etapa zoroa eta ihesaldi arriskutsua. Lasterketako garailea markatu zezakeen ihesaldia. Liderraren taldeak, Saunier Duvalek, aurreko egunean lana beltz egin ondoren, gaur dena pikutara botatzea nahiago izan du. Euskaltel-Euskadik, etxeko taldeak, itzulia irabazteko bi gizon indartsu dituela eta teorian erlojupekoan Koldo baino hobeto moldatzen direnaren aitzakian. Penagarria. Eta gainera esango dute ihesaldian 3 gizon zituztela sartuta. Horrek ez du logikarik. Euskal Bizikleta ez irabaztea ez zitzaiola batere axola adierazi du jarrera horrekin.
Arazo asko ari da izaten nahi bezala entrenatzeko eta nahi adina lasterketatan parte hartzeko baina halere oso indartsu dagoela ikusteko aukera izan dugu. Azken gainean jo eta atzeko tropeltxoa ez da gai izan burlatarra harrapatzeko. Honela, Euskal Bizikletako etapa garaipena eta lidergoa Koldo Gilentzat eta ea orain norbait gai den lehen postu hori Koldori kentzeko. Ikusiko dugu.