Tropela.net ere euskarazko webgune elebakar bisitatuenen artean

Tropela.netCybereuskadik, Alexa webgune estatubatuarrak plazaratzen dituen webguneei buruzko datuetan oinarrituta, Euskal Herri osoko sailkapen-zerrenda argitaratu berri du. Sailkapen-zerrendok webguneek jasotzen duten bisita kopuruaren arabera osatzen dira hain zuzen ere. Erabili.com webgunea, berriz, haratago joan da eta euskara hutseko lehen hogei webguneen sailkapen-zerrenda argitaratu du. Sailkapen honen arabera, Tropela.net 19. postuan agertzen da.

Tropela Elkartearentzat berri hau pozgarria den arren, are eta pozgarriagoa da jakitea iazko datuekin alderatuta, euskara hutsezko webguneek aipatutako sailkapenean gorantz egin dutela.

Zorionak, beraz, euskal nabigatzaile guztioi!!

Bide onetik

Jan UllrichGaur askori Tourra etorri zaigu burura. Urtero bezala Ullrichekin eta bere prestaketarekin makina bat komentario izaten da eta aurten ere ez dira falta izan. Hauts gehiena harrotu zutenak Riis-enak izan ziren, alemaniarraren taldekide izandako eta gaur egun Bassoren zuzendaria denarenak. Ullrichek ez die jaramonik egin izan kritikei eta gaur, errepidean, berak ongien egiten dakien arloan erakustaldia eman eta Giroko etapa irabaztea lortu du. Argazkian ongi nabaritu daiteke lanak ongi egiten ari den sentsazioa duen baten aurpegia. Eta gainera argi utziz oraindik bere sasoi punturik onena lortzeko asko falta zaiola! Eskerrak! Bere prestaketa bide onean da eta aurten Tourra irabazi nahi duenak alemaniarra ondoan izango du, urteroko legez. “Bide onetik” irakurtzen jarraitu

Dena erabakitzeko!!!!

Giroko AdituaDuela ia bi astetatik hasia da aurtengo Giroa eta nahiz eta txirrindulari askoren sasoi puntua ikusteko baliagarri izan den korritzeko gelditzen dena ikusi ondoren protagonistak alda daitezkeela uste dut.

Orain arte Basso jaun eta jabe ikusi dugu, Saltarako etapa gogorraren ondoren helmugara iritsi orduko egindako elkarrizketan erakusten zuen arpegi freskoa horren adierazgarri zen. Hurrengo egunean, Passo Lanciano gainean hori berretsi besterik ez zuen egin. Giroa hasi aurretik hautagai nagusia bazen, orain oraindik eta gehiago. “Dena erabakitzeko!!!!” irakurtzen jarraitu

Eskuak gora bai baina…

Bettini eskuak jasotaAtzo berriz ere bigarren gure kilkerra. Badaezpada besoak jaso zituen baina horrek gaur egun ez du ezertarako balio. Egia esan nahiko zorte txarra izaten ari da baina adinean gora doa eta hori ere nabaritzen hasi dela iruditzen zait. Bai esprintetan eta baita igoeretan ere.
Vaitkus garaile lituaniarrak 24 urte besterik ez… Lituaniarrek Giroan irabazten duten lehen etapa. Txirrindularitza zabaltzen ari dela ez dugu gaur deskubrituko. Hor dauzkagu kazahkstandarrak eta europa ekialdeko beste herrialdeko txirrindulari on mordoska bat.

Gaur ere borroka izango da azken kilometroetan eta azken aldapatxoan indartsu ez daudenek berriz ere segundutxo batzuk galduko dituzte…

Nire pronostikoa: Mazzanti, Bettini eta Rebellin. (Bai, gaur ere Bettini bigarren geratuko da)

Jaun eta jabe

Basso arrosazOrain arte, beste oilarren taldeek erakutsitako grinak zalantzaren bat sortzen bazidan ere, hasieratik gehienontzat Ivan Basso zen hautagai nagusia. Gaur, goian bukatzen zen lehen etapa serioan hori baieztatu da eta Giroak hemendik aurrera nagusi bakarra izango duela garbi utzi digu. Gainera oraindik tarteak bizpahiru minutukoak izan arren kontuan hartu behar da erlojupekoan liderrak beste minutu batzuk sartu dizkiela, Savoldelli eta Gutierrezi izan ezik… Kontuz, azken honekin. Atzo ere gaurko podiumean sartu nuen eta bere dohaiak ezagututa Milanon podiumean egoteko borrokan egongo dela iruditzen zait
Oraintxe bertan, Giroa erabakita ikusten dut baina oraindik egun asko geratzen direnez, esperantza izan beharko dugu. Ea Simoni edota Cunegok hobera egiten duen eta azken asteko menditzarretan Basso estu hartzeko gai diren. Ez dut uste.

Euskaldunei dagokienez, Laiseka izan da onena. Nire iritziz, Laisekak sailkapen orokorra lehiatu beharko luke, azken astean goruntz egin dezakeela iruditzen baitzait. Aste gogor horretan aurrean dabiltzanetako batzuk huts egingo dutela, sorpresak izango dira eta gure Roberto hor baldin badabil, Giro bikaina egin dezake. Oraingoz 17.postua.

Garate eta Vilak atzoko esfortzua nabaritu dutela dirudi eta Unaik denbora dezente galdu duenez, etapen ehizean hasteko prest jarri zaigu. Ea gaur baino finago ikusten ditugun denak.