A ze erakustaldia burlatarrak Suitzako itzuliko 6. etapan eman duena. Suitzako mendi garaietan oilarren borroka hasi denean hortxe egon da Koldo Gil, burua hotz. Unerik aproposenean erasoa jo eta bakarrik ekin dio maldaren azken kilometroei. Aurretik zihoazenak harrapatu, gailurrera heldu eta ziztu bizian jeitsi ditu helmugarako geratzen ziren kilometro apurrak. Etapa eta lidergoa berarentzat. Nafarraren atzetik Jorg Jasche eta Jan Ullrich izan dira indartsuenak.
Hiru hauen artetik irtengo da aurtengo Suitzako itzuliko garailea. Ea Saunier Duvaleko txirrindulariak besteekiko abantaila zertxobait handitzen duen, igandeko erlojupekoan maillot horia galdu nahi ez badu.
Lan bikaina Koldorena. Ea bukaera ezin hobea ematen dion egindako lanari.
Gaur jokatu da
Urteko ekitaldi nagusia gerturatzen ari da eta Tropelean ere berrikuntzak martxan jartzeko garaia iritsi da. Berrien artean atal berezi bat gehitu dugu, Bide bazterretik izenekoa eta bertan kultura munduko, kirol munduko eta kazetaritza munduko pertsona ezagunen artikuluak biltzen joango gara. Argazkian ikus daitekeen bezala, bide bazterretik jende askok jarraitzen du txirrindularien jarduna, lepoa luzatuz. Artikulu hauetan txirrindularitza handik edo hemendik ukitzen duten kontakizun historikoak, gertakizun bitxiak eta beste edonolako gogoeta nahiz xelebrekeriak irakurri ahal izango ditugu. Hasteko, lehen harribitxia