Guztia Saunier Duvalentzat

Koldo ospatzenGaurko etapak bi sektore zituen, eta erlojupekoan ondo moldatzen zirenek arratsaldean saio polita zuten liderrari denbora kentzeko. Saunier taldeak, ordea, lan bikaina egin du. Goizeko etapa beraien esprinterrak irabazi du, Ventosok (ez da harritzekoa) eta hori gutxi balitz, arratsaldean Koldo Gilek erakustaldia eman, erlojupekoa irabazi, guztiei tartea handitu eta Itzulia erabakita utzi duela esan genezake.

Bihar, azken etapan, eraso asko izango da baina indartsuena izaki, etapa kontrolatzeko arazo handirik ez dutela izango iruditzen zait. Bihar bai; bihar lana serio egingo dute Saunier Duvalekoek. Eta ez harritu Arrateko gainean liderra bera nagusitzen bada.