Urtero bezala ESAIT-ek, Euskal Selekzioaren aldeko iritzi taldeak Pirinioetan festa itzela antolatu du Frantziako Tourra Euskal Herritik pasatzen delako. Hori dela eta, Euskal Herriko mugan, Soudet gainean gune bat montatuko dute eta bertan uztailaren 11ean eta uztailaren 12an euskal giroan ongi pasatzeko aukera izango da.
Egitaraua:
uztailak 11 – arratsaldeko 18:00etan
Euskal jaia: esait gunean (soudet gaina)
· Gazta, txistorra, sagardoa eta garagardoa.
· Trikitixa
· Toka
uztailak 12 – goizeko 10:00etan
VI. Bizikleta martxa
· Santa grazi- soudet gaina (11 km)
· Hamaiketakoa eta material zozketa esait gunean
“Euskal selekzioaren aldeko VI. bizikleta martxa” irakurtzen jarraitu
Aurtengoan ez daukat hain garbi horrelakorik gertatuko denik. Landis eta batez ere Honchar, erlojupekoan beste guztien gainetik agertu dira baina ez dute lehen aipatutako txirrindularien ziurtasunik ematen gainean dugun mendiari begira. Pertsonalki, nahiz eta erlojupeko eskasagoa egin Honchar eta Landis baino hobekiago kokatuak irten diren txirrindulariak daudenaren iritzikoa naiz. Menchov, Evans, Karpets, Sastre edo Kloden, adibidez, oso arriskutsuak ikusten ditut. 
Hushovd-ek prologoa irabazi zuen sorpresa emanaz, McEwen-ek 2 esprint irabazi ditu eta gaur, Freire izan da azkarrena.