Dakizuen bezala gaur amaituko da Frantziako Tourra eta gaur jakingo ditugu aurtengo edizio honetako sarituen izenak. Irabazle nagusia zein izango den ere erabakitzeko dago, beraz, oraindik emozioa hor izango da.
Iazkoan sari banaketa Zestoako Bainuetxean egin genuen uztailaren 29an ostirala. Aurtengoan ere asmo beretxuekin ginen, baina oraindik ezin izan digute baieztatu posible izango den ala ez. Hori dela eta, sari banaketako lekua, eguna eta ordua ondorengo egunetan jakinaraziko ditugu, beraz, adi ibili.
Sarituen zerrenda osoa bihar argitaratuko dugu dagozkien sari eta guzti. Zorte on guztioi!
Biharko desfilea bakarrik falta denean, badakigu iada nor igoko den Pariseko podiumera mailot horiarekin. Tourreko azken garailea Floyd Landis estatubatuarra izango da. Bere lehen Tourra eta amerikarren hamaikagarrena.
Atzo aspaldiko partez euskaldun batek beste garaipen bat poltsikoratu zuen. Sajonian, Pedro Horrillo ermuarrak azken kilometroetan bere iheskideei aurre hartu zien eta lehen etapa irabazteaz gain lidertzan jarri zen. Rabobank taldearen eguna borobiltzeko Kolobnev taldekidea sartu zen helmugan euskal txirrindulariaren atzetik. Ez da Uci ProTourreko lasterketa bat baina Discovery, T-Mobile, Rabobank eta beste talde indartsu batzuk ari dira bertan parte hartzen.
A ze etapa amaiera ikusi dugun gaur! Zenbat urte horrelako etaparik ikusi gabe? Lance Armstrong amerikarrak eta bere talde “amstronautak” azken urteetan lasterketa lehen egunetik azken egunera sudur puntan jarri zaien bezala kontrolatu dute eta asko eta askok ahaztuta genuen eraso, txakalaldi eta kontraerasoz betetako txirrindularitza kaotikoa.
Mihi gaiztoek diotenaren arabera, Dauphineko garaipenaren ostean Mayok Matxinen taldearekin zerbait aurre hitzarturik izan dezake eta hori omen Tourra hain erraz uztearen arrazoia.