Gauza gutxi argitu duen erlojupekoa

Aurreko urteetan aurreneko erlojupekoak argi eta garbi uzten zuen zein txirindulariren artean izango zen Tourreko garailea. Bertan Armstrong, Ullrich eta konpañiak euren indar erakustaldiak egin eta sailkapeneko aurreneko lekuetan kokatzen ziren, askotan Paris arte bertatik mugitu ere egin gabe.

Gure adituaAurtengoan ez daukat hain garbi horrelakorik gertatuko denik. Landis eta batez ere Honchar, erlojupekoan beste guztien gainetik agertu dira baina ez dute lehen aipatutako txirrindularien ziurtasunik ematen gainean dugun mendiari begira. Pertsonalki, nahiz eta erlojupeko eskasagoa egin Honchar eta Landis baino hobekiago kokatuak irten diren txirrindulariak daudenaren iritzikoa naiz. Menchov, Evans, Karpets, Sastre edo Kloden, adibidez, oso arriskutsuak ikusten ditut.

Asko dira bestalde, eskalatzaileek denbora asko galdu dutela esaten dutenak. Eta egia da, minutu askoko galera izan dute Rujano, Rasmussen, Mayo, Marchante edo Caucchioli bezalako txirrindulariek baina ez dakit ba, aurtengo mendiko etapek denbora tarte handiak ekarriko dituzten susmoa daukat, ez baitut tropelean indar soberarik ikusten eta batez ere, lasterketa kontrolpean eramateko adinako talderik ikusten ez dudalako. Egia da T-Mobile taldea oso oso indartsu dagoela baina ez daukat hain garbi zeinen mesedetan lan egin behar duten dakiten. CSC eta Discoveryk tropela kontrolpean eraman beharrean erasotzera derrigortuta daude, Phonaki komeniko zaio kontrola baina gaitasunik izango al dute Moos, Perdiguero edo Merckx-ek? ez dakit ba, ez dakit ba… Tropelean indarrak xahutzen hasita dauden susmoa daukat, atzoko ihesaldia helmugara iritsi zela horren adierazgarri.

rujano.jpgGogoz naiz Mayo, Rujano, Caucchioli, Rasmussen, Marchante edo Pereirok erasoa jotzen dutenean tropelak izango duen jarrera ikusteko. Ez daukat oso garbi zer ikusiko dugun baina aurreko urteetako Discovery lokomotora eta liderraren azken eraso eta garaipena bezalakorik errepikatzea zaila dela deritzot. Aspaldian ez bezala urrutitik egindako erasoaldiek arrakasta izateko aukera gehiago dutela eta tropeleko askori min handia egin diezaieketela iruditzen zait. Eta egia esan, poztuko nintzateke hala gertatuko balitz, “aspertuta” bainago azken urteetako mendiko etapak nola joan diren ikustearekin.

Bere hankako behatz potoleko infekzioak eragindako kalentura eta bestelakoak gainditu baditu Jose Rujano venezolarra aurtengo mendietako protagonista nagusi bihur dakiguke. Ea Mayo edo beste euskaldunen bat hor aurrean ikusteko moduan garen.

Denbora tarte handiak dira bai, baina ez dakit ba, ez dakit ba, sailkapenean atzean daudenen erasoaldiek ez ote duten sekula baino min handiago egingo!!!