Bihar Boonen-ek irabazi baietz

Freire garaileHushovd-ek prologoa irabazi zuen sorpresa emanaz, McEwen-ek 2 esprint irabazi ditu eta gaur, Freire izan da azkarrena.

Beraz, argi dago, bihar Tom Boonen munduko txapeldun handi horri tokatzen zaio besoak altxatzea. Juanma Garate taldekideak, berriz ere lan mordoska bat egin beharko du eguneko ihesaldia bertan behera botatzeko (konturatzen al zarete zenbat kostatzen zaion tropelari bizpahiru txirrindulariko ihesaldia bertan behera botatzea?) eta esprintean, liderra, maillot horia nagusituko da. Ez daukat zalantzarik. Gainera gaur bizarra moztu gabe zegoen belgikarra baina bihar ondo afeitatuta irtengo da, bai noski.

Gaurkoari buruz, ez dago ezer berezirik kontatzeko: ihesaldi bat, erorikoren bat eta esprinta. Esprintean Freire espainiarra nagusitu da eta TVE-koei irrifarra atera zaie, asteartean beraien izarra, Valverde, erretiratu ondoren nahiko triste baitzeuden.

Euskaldunak ere pozik egoteko moduan gara Iñaki Isasi (Euskaltel) hirugarren postuan sailkatu baita Freire eta Boonenen atzetik. Sailkapen nagusiko lehen euskalduna, berriz, Egoi Martinez (Discovery), azken kilometroetan erori egin da eta pare bat minutu galdu ditu. Ea erlojupekorako errekuperatzen den. Orain, Haimar Zubeldia da lehen euskalduna.

*** tropela.eus ***

Gure lehiaketari dagokionez, 4. etapa gurutz Antzuolarrak irabazi zuen eta 5. etapa, berriz, igorsola ondarroarrak. Biek ere nahiko erraz lortu zuten garaipena eta beraientzat izango dira Iñigo Chaurreau (Ag2r) eta Ruben Oarbeaskoaren (Kaiku) maillotak, hurrenez hurren.

Tropelako sailkapen orokorrean muskildi arrasatearrak beste egun batez eutsi zion lidertzari baina 5. etaparen ondoren patatin zumaiarrak jantzi du maillot horia eta gainera izugarrizko diferentzia ateratzen die hurrengoei, Sailkapen Grafikoan antzeman dezakezuen bezala. Orain arteko liderra 8. posturaino erori da.

OHARRA: 4. etapa amaitu ondoren epaileek Thor Hushovd deskalifikatu egin zuten eta Frantziako Tourreko webgunean sailkapenetan egindako aldaketa, Tropelean ere aplikatu egin dugu. Aldaketa hau egin arren etapa irabazlea eta liderrak ez dira aldatu baina sailkapenetan aldaketak izan dira.

* Gogoratu, sailkapen grafikoko irudia (txirrindularia) zuen gustura pertsonalizatu dezakezuela, nire datuak aldatu atalean zuen erabiltzailearekin sartu ondoren.