Urtero bezala ESAIT-ek, Euskal Selekzioaren aldeko iritzi taldeak Pirinioetan festa itzela antolatu du Frantziako Tourra Euskal Herritik pasatzen delako. Hori dela eta, Euskal Herriko mugan, Soudet gainean gune bat montatuko dute eta bertan uztailaren 11ean eta uztailaren 12an euskal giroan ongi pasatzeko aukera izango da.
Egitaraua:
uztailak 11 – arratsaldeko 18:00etan
Euskal jaia: esait gunean (soudet gaina)
· Gazta, txistorra, sagardoa eta garagardoa.
· Trikitixa
· Toka
uztailak 12 – goizeko 10:00etan
VI. Bizikleta martxa
· Santa grazi- soudet gaina (11 km)
· Hamaiketakoa eta material zozketa esait gunean
Informazio gehiago:
1. Nola iritsi Santa Grazira eta Soudet mendatera?
HEGOALDETIK
Donostia – Iruñea – Jaka errepidea hartu
Esako urtegiaren amaieran
Aret-Larra-Belagoa bidea hartu
Izaban, Larra-Belagoa bidea hartu
Aret eski estaziora
Soudet – Santa Grazi
IPARRALDETIK (1)
A-8 Donosta – Baiona autopista hartu
Baionan A-64 Pau/Toulouse autobidea hartu
7. Irteeran atera
Salis de Bearn / Sauveterre / Mauleko bidea hartu
Maulen Atharratzeko bidea hartu
Atharratze – Larraine – Irati bidea hartu
Bide honetan Kakuetako Haizpitarte eta Santa Graziko bidea hartu, Soudet mendateraino
IPARRALDETIK (2)
A-8 autopista hartu Donostia – Baiona
Baionan A-64 Pau / Toulouse autobidea hartu
8. Irteeran, Oloron-en atera.
Oloron- en, Aramits-eko bidea hartu
Aramits-en, Arette eski estazioa
Soudet – Santa Grazi
2.- Nola iritsi ESAIT gunera?
Izaba – Larra – Belagoa – Soudet gaina – Esait gunea
Aramits – Arette – Soudet gaina – Esait gunea
Santa Grazi – Soudet gaina – Esait gunea
Tropela Elkartetik jaian parte hartzera animatzen zaituztegu kirola, jaia eta euskal giroa uztarturik mendian giro aparta sortzen baita. Han ikusiko gara!