Gaurkoan tropela lo

Badirudi gaurko etapan talde guztiak elkarri begira geratu direla ea nork hartuko erantzunkizuna.

Motorrekoak ere aspertutaBai, ez dago lider garbirik, eta taldeek ez dute behar baino indar gehiago xahutu nahi. Ondorioz, ia ordu erdiko atzerpenarekin iritsi da tropela helmugara, 29 minutu eta 57 segundura, eta lider berria dugu: Oscar Pereiro. Ni behintzat zur eta lur geratu naiz. Beharbada taldeek egoera kontrolpean izango dute, baina bost lagunek tropelari honenbesteko aldea ateratzea… Motorretako kronometratzaileak ere gaurkoan ederki aspertu dira tropelaren zain (Ikusi argazkia).

Faboritoen arteko diferentziek txikiak izaten jarraitzen dute, beraz, badirudi, gaurkoak hauentzat ondorio larriegirik ez duela izango.

*** Tropela.net ***

Ez dakit patatinek gure lasterketa irabaziko duen, baina jada 9 etapa daramatza lidertzari eusten. Bejondeiala! Baina kontuz, vegeta eta beste zenbait hautagai indartsu ari dira gerturatzen eta ikusi egin beharko da azken aste honetan zer gertatzen den. Gainera gure liderra Alpeetara indarrez juxtu-juxtu iritsiko delakoan naiz.
Gaurkoan atxi70 bergararra izan dugu garaile nahiz eta eskasius zarauztarrarekin puntuz berdinduta izan iritsi den. Dakizuen bezala, kasu hauetan kiniela lehenago gorde zuenak du lehentasuna, beraz, Dionio Galparsororen maillota atxi70rentzat izango da. Zorionak honi ere!

Oilarrak agertu dira!

Menchov garaile Pla de Beret-enGaur bai, gaur azkenean Tour honetako oilarrek beraien indarrak erakutsi dituzte eta nahiz eta beraien artean eraso bortitzik ez den egon, etapa luzea eta gogorra gertatu denez azkenerako indartsuenak geratu dira buruan. Atsedenerako tarte gutxi zegoen eta tarte horietan, ordea, lasterketa ez da mantsotu. Hasieran Ag2r-ek maillot horia defendatu nahi zuelako, T-Mobilek gero, lasterketa gogortu nahi zuelako Klodenen mesederako eta bukaeran Rabobank-ek, Menchov-entzat lana beltz eginaz, uneoro erritmoari eutsi diote eta azken maldara iristerako (Pla de Beret suabea dela diote) txirrindulariak pixkanak erortzen joan dira udare helduak zuhaitzetik bezala. Azken malda igotzen ari zirenerako dozena bat besterik ez ziren geratzen, talde gutxi ziren bi txirrindulari zituztenak eta zoragarriena, inork ez genekien nor zen indartsuena. Beraien artean ere ez.

Boogerd-ek izugarrizko lana egin du bere liderrarentzat, Menchov-entzat eta horren ondorioz, Tour honetako indartsuenak geratu dira “Oilarrak agertu dira!” irakurtzen jarraitu

Mendiaren atarian Tropela bizi bizirik!!

Lasterketaren egoeraTropeleko lasterketa bizi doa. Azken 5 etapetako sailkapen nagusian patatin zumaiarra buruan izan da eta lasterketa buruari eusten dio. Are gehiago, lasterketan ikusten dugun bezala, tarte handi xamarra ateratzen dio patatinek cannibali, bizpahiru etapa lehenago jotako erasoaren fruitu. Patatinek jotako erasoa, beraz, ez da makala izan. Tropel burua, ordea, atzetik hurbildu asmoz dator eta MOXOLO eta luzaide bikotea laster batean irentsiko dituztela dirudi. Ez da harritzekoa, tropel buruan tomboonen bera baitugu tiraka eta honek, orain arte lortu ez duen garaipena eskuratzeko duen goseak lana beltz egitera derrigortzen du.

Bihartik aurrera, ordea, mendia hasten da. Patatinek jotako eraso horrek emaitzarik emango al du? Ez ote du azkarregi jo? Tomboonenek bilatzen duen sprinta jokatuko al da? Oraindik lasterketa asko geratzen da eta ez dago garbi zein den faborito nagusia. Garbi dagoen gauza bakarra lasterketa honetan emakumezkoak jaun eta jabe direla da. Aurrean doazen txirrindulariei begiratu bat ematea besterik ez duzue hori baieztatzeko.

Nire Tourra

Tropela.net elkarteko kideek Tour-ari buruz zerbait idazteko eskatu eta ezpainari heldu diot. Behin izan naiz Frantziako Tour-ean, eta mota ezberdinetako oroitzapenak utzi zizkidan, ezpainekoa barne.

Tourmaleten hasiera2002an joan ginen Jon Gonzalo lankidea eta biok Tour-era, irratiak bidalita. Pirinioetako etapa batera joan, eta zaletuekin egon behar genuen, bertako giroa jasoz.

Hamaikagarren etapa Paun abiatu zen eta La Mongie eski estazioan amaitu, 158 kilometroko ibilbidea zuten txirrindulariek, eta bidean Aubisque igo behar zuten. Lankidea eta biok goizeko 8etarako iritsi ginen Sante Marie de Campan herrira, hortxe hasten dira mendateko lehen maldak. Sekulako jendetza zegoen ordu horretarako herrian, eta kotxea ahal izan genuen moduan aparkatuta, gorako bideari ekin genion, goizeko freskurak lagunduta, nahiz eta garbi zegoen eguraldi beroa izango genuela. “Nire Tourra” irakurtzen jarraitu

Eutsi filmaren grabaketak atzeratu egingo dira

LaneanEguraldi txarra dela eta gaurko eta biharko aurrikusita zeuden grabaketak bertan behera geratu dira. Ondorioz, bihar, uztailak 12, estrak Lizarraga mendatera gerturatzeko autobusak ere ezerezean geratzen dira.

Gure webgunean jarriko dugu noiz izango diren grabaketak, egunak zehazten direnean.

Eutsi filma zer da? Baleuko etxea grabatzen ari den euskarazko filma bat da bertan aktore ezagunek parte hartzen dutela. Informazio gehiago aurreko asteko berri honetan aurki dezakezue.