Gaur iluntzean egin da Zestoako bainuetxean sari banaketa eta jende dezente bildu gara. 36 sari genituen banatzeko eta irabazle gehienak horiek jasotzera hurbildu dira Zestoara.
Kepa Iribar Euskadi Irratiko kiroletako kazetariak eraman du sari banaketaren gidaritza eta sariak banatzen Iker Leonet (Caisse d’Epargne) oiartzuarra eta aurtengo Tourra bukatu berri duen Mikel Astarloza (Ag2r) izan dira. Hasteko, bi txirrindulariek pare bat galdera erantzun dizkiote Kepari eta eguneko berria ere jorratu dute, Astarlozak gaur bertan itxi baitu datozen bi urteetarako kontratua Euskaltel-Euskadi taldearekin. Oso gustura zegoen pasaitarra.
Ondoren, banan-banan 21 etapetako irabazleak “Sari banaketa ederra!” irakurtzen jarraitu
Lehengo astean Valoniako itzulian egin zuen bezala gaur Danimarkako Itzulian lehen etapa irabaztea lortu du eta ondorioz lidergoa ere bai. Ea Valonian baino egun gehiagoan mantentzen duen lidertza.
Iazkoa errepikatuz
Euskaltel-Euskadi taldea datorren urterako txirrindulariak lotzen hasi da. Gaur bertan Kaiku taldeko
Atzo Tourreko kontroletako batean positibo bat egon zela adierazi zuten. Nik neuk txirrindulari “arrunt” batek emango zuela pentsatu eta ez nion garrantzia handiegirik eman. Gainera prentsa espainiarrak espainiarra ez zela esan zutenez, euskaldun batek ez zuela positibo hori eman pentsatu nuen.