Espainiako Vueltako lehiaketa martxan

Duela ordu batzuk jarri dugu martxan jada ezaguna duzuen Tropela lehiaketa. Arauak orainVuelta 2006 arteko berak. Espainiako Vuelta abuztuko azken asteburuan hasiko da, larunbatean, baina Tropelako lehiaketan izena emateko epea igandeko etapa, 2. etapa hasi arte luzatu da, lehen etapa taldekako erlojupeko labur bat baita. Hori dela eta lehen etapa honek ez du punturik banatuko.

Beraz, badakizue, ez lo hartu. Gero lagunartean 3 astez gozatu ahal izateko orain zuen txirrindulari taldea osatzeko aukera duzue eta taldea prestatzeko 10 eguneko epea duzue. Zuen kontu zuen ingurukoei animatzea!

Urtero bezala, proba honetan espainiarrak eta urtean zehar emaitza onak lortu ez dituztenak elkartuko dira.

Menchov, iazko garaileaBaina aurrikuspenak betetzen badira bertan bilduko dira aurtengo Tourreko irabazle teorikoa (Oscar Pereiro) eta hirugarrena (Carlos Sastre), iazko Vueltako irabazlea (Denis Menchov, argazkikoa), ProTourreko liderra (Alejandro Valverde), bere taldea Puerto Operazioan bete-betean sartuta zegoelako ia lasterketarik korritu ez duten kazakhstandarrak (Alexandre Vinokourov eta Andrey Kashechkin), azken bi urteetan Tourreko mendia irabazi duena (Michael Rasmussen) eta abar.

Hainbat izen ezagunekin batera etxeko izarrak ere bertan izango ditugula dirudi aurten denboraldi oso txukuna burutu duten Juanma Garate eta Patxi Vila izan ezik. Bertan izango dira Iban Mayo, Haimar Zubeldia, Koldo Gil, Mikel Astarloza eta beste euskaldun asko eta horietako batzuk oso lan bikaina egin dezakete itzuli honetan. Ikusiko dugu zer gertatzen den.

Zorte on euskal txirrindulari guztiei eta baita zeuei ere zuen tropeltxoetan!