Sari banaketa abuztuaren 3an, Zestoan

Relais TermalAurtengo Frantziako Tourra amaitu da eta honekin batera Tropela ere iritsi da helmugara. Irabazleak baditugu eta orain, irabazle hauei dagokien saria ematea besterik ez da geratzen. Sari banaketa, abuztuaren 3an, ostegunez, izango da eta iaz bezala, Zestoan, bertako bainuetxean izango da. Ekitaldiari hasiera 19:00tan emango zaio.

Aurkezle lanetan Kepa Iribar Euskadi Irratiko kiroletako kazetaria izango dugu eta berarekin batera hainbat euskal txirrindulari izango dira sariak banatzen. Hasteko, Tourrean izan diren txirrindulariei hitz bat edo beste egiteko aukera emango zaie. Ondoren, banan-banan 36 irabazleak beraiei dagokien saria jasotzera igoko dira eta irabazle guztien familia-argazkia atera ondoren Tropela Elkarteko lehendakariak emango dio bukaera ekitaldiari.

Ordu betean dena bukatuta izango da eta bukaeran, txirrindulariekin, antolatzaileekin, babesleekin edota kazetariekin solasean jarduteko aukera izango da luntx baten bidez.

Horretaz gain, beste sorpresa batzuk ere izango dira eta tropela.eus kamixetak ere erosi ahal izango dira.

OHARRAK:

  • Irabazle guztiek [email protected] helbidean konfirmatu behar dute beraien partaidetza.
  • Irabazleak ezin badu saria jaso bere ordezkoa zein izango den adierazi behar du [email protected] helbidean.
  • Inor ez bada saria jasotzera azaltzen irabazlea saririk gabe geratuko da.

Tropeleko irabazleen zerrenda

TropeleanAzkenean amaitu da aurtengo Tourra eta Tropelean ere badugu irabazlea: mcestafeta donostiarra. Podiumean berarekin batera TERETXAPELDUN legazpiarra eta tugalde azpeitiarra izango dira. Ikusten duzuen bezala aurten podium osoa gipuzkoarra izango da, baina beste sari batzuk araba eta bizkaira ere joan dira. Nafarrak eta iparraldekoek, berriz, ez dira oso ongi prestatu eta saririk gabe geratu dira.

Sailkapen orokorrean emakumeak nagusi izan dira. Maillot horia eta bigarren postua neskenak izan dira eta lehen zazpi sailkatuen artean “Tropeleko irabazleen zerrenda” irakurtzen jarraitu

Ordiziako Klasika Felix Cardenasentzat

Cardenas garaileOraindik txirrindulari kolonbiar beteranoak sasoia baduela erakutsi du eta azken metroetan atzetik jarraika zituen bi txirrindularien aurrean amore eman beharrean, ondo eutsi die eta segundu eskas batzuren aldearekin eskuak goian zituela bakarrik helmugaratzea lortu du.

Bere atzetik zihoan bikotean David Latasa (Comunidad Valenciana) nafarra sartu da eta atzerago, tropeltxo bati denbora emanez, Ruben Perez (Euskaltel-Euskadi) helmugaratu da. Tropeltxo honetan euskaldun gehiago ere baziren eta horien artean, gaur ere izugarrizko lasterketa burutu duen Amets Txurruka (Barloworld) gaztea.

Etorkizun oparoa duela dirudi. Ea laister ikusten dugun laranja kolorez, etxeko taldearen maillotarekin, hau ere!

Sailkapen osoa ikusi nahi izanez gero hemen aurki dezakezue. Gazteleraz soilik aurkitu dugu. Pena bat da.

Aitor Galdosentzat etapa eta lidergoa

Galdosen garaipenaGaur hasi da Valoniako eskualdeko itzulia eta lehen etapa esprintean amaitu da. Esprintak, ordea, bazuen bere mamia azken metroak aldapa gorantz baitziren eta azken metro horietan indartsuena, iaioena eta azkarrena Aitor Galdos (Panaria) ermuarra izan da.

Bizkaitarrak lortzen duen bigarren garaipena da profesionaletan baina hau garrantzitsuagoa dela esan genezake. Lehen etapa izaki, maillot horia ere jantzi ahal izango du bigarren etapan. Bere atzetik oso jende ezaguna sartu zen, beraz, ea garaipen honek talde sendoago batera jauzi egiteko aterik zabaltzen dion. Zorionak Aitor eta segi horrela!

Grabaketa astearte hontan izango da

Uztailaren 25eko grabaketarako 150 estra behar dira, errepide ertzean Tourreko zaleen papera egingo dutenak. Autobusa antolatu da.

Eutsi filmaren beste grabaketa irudi batEutsi izeneko euskarazko hirugarren film luzea grabatzeko lanak ekainaren 19an abiatu zituen Alberto. J. Gorritiberea zuzendariak Oarsoaldean, Baleuko eta Irusoin produkzio etxeek bultzatuta. Proiektua Aupa Etxebeste eta Kutsidazu bidea, Ixabel ondoren dator eta ETBren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du. Pelikulak euskal gizartearen kezka eta arazoak azaleratuko ditu.
Unai Iturriagak idatzi du umore puntua duen drama sozial honen gidoia, Gorritiberearen laguntzarekin. Protagonista nagusiak Anjel Alkain eta Asier Hormaza aktoreak dira, besteak beste Sorginen Laratza eta Wazemank telebista saioetan ezagun egin direnak. Txirrindularitzarekiko grina duten bi gazte dira hauek. 30 urtetik gora dute jada eta lanean egoera zaila dute, bi urte baitaramatzate greban. Egoera horri aurre egiteko, Frantziako Tourrean protesta ekintza bat egitea bururatuko zaie. Buru-belarri jarriko dira zeregin horretan, baina neskatila gazte batekin (Oihana Martikorena) egingo dute topo. Ondorioz, bi gazteen arazoak eta beldurrak begi-bistan geldituko dira. “Grabaketa astearte hontan izango da” irakurtzen jarraitu