Adi! Txirrindulari batzuk ez doaz Vueltara

TropelaUrteroko kontua da baina badaezpada abisatzea erabaki dugu. Gure zerrenda inoiz ez da aldatua izango argitaratzen den unetik. Gainera zerrenda lehenbailehen argitaratu nahi izaten dugunez oraindik zein txirrindularik parte hartuko duten jakin gabe egin behar izaten dugu zerrenda eta baita multzoak ere.

Vuelta 2006Laguntza moduan azkenean joateko asmorik ez dutenak gorriz jartzen ditugu baina egun batetik bestera gorriz daudenen zerrenda aldatu egiten da jasotzen ditugun berrien arabera (gorriz dauden batzuk azkenean berdez ere bukatu izan dute). Hori dela eta beti aholkatu ohi dugu azken unean zuen txirrindulari zerrenda errepasatzeko.

Adibide moduan txirrindulari batzuk jarri nahi genituzke ziurrenik azkenean ez baitira Vueltan izango, eta jende dezentek aukeratu ditu. Oscar Freire eta Alberto Contador azkenean ez dira Vueltan izango, beraz, aukera hori egin duzuenoi zuen kiniela aldatzea komeni zaizue. Moncoutiek ere ez du parte hartuko eta beste ezustekoren bat ere izan daiteke.

Aldaketa gehiago daudela jakitean ahalik eta azkarren zuenganatu nahi izaten ditugu. Eta zerrenda ere eguneratuta mantentzen saiatzen gara. Zuek ere zerbait dakizuenean hemen adierazi dezakezue.

Zorte on denoi, egun gutxi geratzen baitira hiru asteko azken proba hasteko eta oraindik azken aldaketak egiteko aukeran baitzarete.

Gogoratu igandean goizeko 10etan bukatzen dela epea, kinielak egin edota aldatzeko aukera.