Aspaldi ez genuen ikusten Euskaltel-Euskadi horrelako erakustaldirik ematen. 2003 eta 2004 urteetako garaiak ekarri zizkidan gogora. Egia da Urkiolako Igoera ez dela garai batekoa eta ProTour mailatik oso urrun dagoela baina zaletuak gozatzeko horrelako lasterketa batzuk irabaztea inoiz ez dator gaizki. Talde laranja proba irabazteko talde sendo batekin etorri zen eta aurkari gutxi izan arren Valverde, Karpets, Ricco, Pecharroman, Serrano eta abar ere proba hori irabazteko asmotan etorriko ziren. Azken igoeraren aurretik izandako erorketak ere asko lagundu zion taldeari hautagaietako batzuk indar asko xahutu behar izan zituztelako tropelera itzultzen.
Gauzak honela Iban Mayok ez zuen aurkaririk izan Urkiolako Igoera irabazteko. Euskaltel-Euskadiko liderra gorputzaldi onean da, ezinhobean esango nuke, eta hau bai buruz eta bai hankaz ongi dagoenean geldiezina da. Eta denok dakigun bezala, liderra ongi dabilenean talde osoa ere askoz hobeto ibiltzen da eta halaxe izan zen.
Taldeko guztiek “Euskaltel-Euskadiren erakustaldia Urkiolan” irakurtzen jarraitu
Euskal Herriko Itzuliarekin batera Donostiako Klasika da hemen etxean jokatzen den beste proba nagusia. Bihar da egun handia eta urtero bezala txirrindulari on mordoska bat etorriko dira egun bakarreko proba honetan lehiatzera. Gainera, UCI-k iaz abian jarri zuen ProTour horretako lasterketa bat denez talde indartsu guztiak elkartuko dira bertan eta baita etxeko beste taldea ere, Kaiku, antolatzaileen gonbitea jasota.
Azken etapan ez da inolako sorpresarik egon eta igorrekoak nahiko lasai eutsi dio lidergoari. Ondorioz, berarentzat Burgosko Itzulia eta podiumera irabazlearen maillot morea eta saria jasotzera. Garaipen oso garrantzitsua punturik ahulena bezala burua duen batentzat. Iban Mayo konfidantzarekin eta buruz ongi, kontzentratuta, dagoenean edozertarako gauza da zaleok ongi dakigu.
Neilako Lakuetan amaitzen zen atzoko etapa eta txirrindulari askok beraien saiakera burutu bazuten ere, azken igoeran Mayok egindako erritmo aldaketa gogorrak garaipena eman zion. Inork ez izan zion jarraitu eta 21 segundoko aldea atera zion bigarrenari, Soler kolonbiarrari. Sailkapen nagusian lider jarri da eta bigarrena den Jose Antonio Pecharromani 49 segundoko abantaila ateratzen dio.