Sari banaketa

Dakizuen bezala gaur amaituko da Frantziako Tourra eta gaur jakingo ditugu aurtengo edizio honetako sarituen izenak. Irabazle nagusia zein izango den ere erabakitzeko dago, beraz, oraindik emozioa hor izango da.

Tropela.net sari banaketa 2005Iazkoan sari banaketa Zestoako Bainuetxean egin genuen uztailaren 29an ostirala. Aurtengoan ere asmo beretxuekin ginen, baina oraindik ezin izan digute baieztatu posible izango den ala ez. Hori dela eta, sari banaketako lekua, eguna eta ordua ondorengo egunetan jakinaraziko ditugu, beraz, adi ibili.

Sarituen zerrenda osoa bihar argitaratuko dugu dagozkien sari eta guzti. Zorte on guztioi!

Lan eta kilometro askoren ostean, Landis

Floyd LandisBiharko desfilea bakarrik falta denean, badakigu iada nor igoko den Pariseko podiumera mailot horiarekin. Tourreko azken garailea Floyd Landis estatubatuarra izango da. Bere lehen Tourra eta amerikarren hamaikagarrena.

Gaurko erlojupekoan Honchar izan da garaile (a zer ikuskizuna eman duen gaurkoan ere), eta emozioa Landis, Pereiro eta Klodenek jarri dute. Sastrek, pedal kolpe arin bezain ahularekin, 20. amaitu du eta podiumetik erori da: bere lekua Klodenek hartuko du Parisen. Alemaniarrak sekulako saioa egin du eta azkenean Pereiroren bigarren postuarekin ere amestu du (30 segundutara geldituko da sailkapenenean). Baina Pereirok bere bizitzako erlojupekoa burutu eta bere indar guztiekin defendatu du maillot horia: azkenean minutu eta erdira gelditu bada ere txalogarria da izan duen jarrera (4. izan da etapan). Eta Landis, zer esan amerikarrari buruz… lan eta lan… Landis. Azkenean berarentzat Tour zoro hau.

Iritsiko da Tour hontan gertatu dena aztertzeko momentua, baina datu bat: podiumean bigarren aukerarik izan ez duen bakarra Kloden izango da. Pereiro Montélimarren berpiztu zen, eta Morzinen Landis. Bi etapa hauetan T-Mobile taldea, dortsal horia daraman taldea, ikusle bezala aritu zen eta hori buruan bueltaka izango dute bihar podiumera igotzen direnean. T-Mobilek galdu du Tour hau Landisek irabazteko.

Pedro Horrillo garaile Sajonian

Horrillo irabazleAtzo aspaldiko partez euskaldun batek beste garaipen bat poltsikoratu zuen. Sajonian, Pedro Horrillo ermuarrak azken kilometroetan bere iheskideei aurre hartu zien eta lehen etapa irabazteaz gain lidertzan jarri zen. Rabobank taldearen eguna borobiltzeko Kolobnev taldekidea sartu zen helmugan euskal txirrindulariaren atzetik. Ez da Uci ProTourreko lasterketa bat baina Discovery, T-Mobile, Rabobank eta beste talde indartsu batzuk ari dira bertan parte hartzen.
Gaur ezin izan dio liderraren maillotari eutsi, talde estrategiak direla medio, bigarren zihoan bere taldekidea jarri baita sailkapen buruan.

Zorionak Pedro eta segi horrela!!

Eskerrik asko Lance! Eskerrik asko Landis!

Landis xixkoA ze etapa amaiera ikusi dugun gaur! Zenbat urte horrelako etaparik ikusi gabe? Lance Armstrong amerikarrak eta bere talde “amstronautak” azken urteetan lasterketa lehen egunetik azken egunera sudur puntan jarri zaien bezala kontrolatu dute eta asko eta askok ahaztuta genuen eraso, txakalaldi eta kontraerasoz betetako txirrindularitza kaotikoa.

Etapa osoa erritmo biziz egin dute, atseden hartzeko eta ongi elikatzeko denborarik gabe, eta ibilbidearen gogortasunarengatik eta beroagatik Toussuire-ko malda etzanetan ezusteko ugari eta benetako triskantza gertatu da. Heroi ugari izan ditu gaurko etapak, nahiz eta asko galtzaile atera diren.

Etapa 6. kilometroan ihes egin eta ia 180 kilometro ihesean egin dituen Rasmussen danimarkarrarentzat izan da. Ausart jokatu du eta merezita irabazi du. Eta iaz bezala, mendiko saria ere esku-eskura du.

Leipheimerrek ere “Eskerrik asko Lance! Eskerrik asko Landis!” irakurtzen jarraitu

Mayok Euskaltel-Euskadi utz dezake

Aurreko asteko gertakarien ostean, eta jakinda Ibanek Euskaltel-Euskadirekin duen kontratua aurten amaitzen dela, Euskaltel-Euskadi utziko duenaren zurrumurruak dabiltza batetik bestera. Segurua zen eskaintza asko izango dituela eta hauen artean Saunier-Duval taldearena da gehien entzuten ari garena.

Mayo, Zubeldia eta SanchezMihi gaiztoek diotenaren arabera, Dauphineko garaipenaren ostean Mayok Matxinen taldearekin zerbait aurre hitzarturik izan dezake eta hori omen Tourra hain erraz uztearen arrazoia.

Kontuak kontu eta zurrumurruak zurrumurru, Mayok Euskaltel-Euskadin ez jarraitzea aukera dezake. Denboraldi honetan, ordea, dirudienez Espainiako Itzulia korrituko du, beharbada kolore laranja azkenekoz soinean duela.

Tourrean, berriz, Haimar Zubeldia oso ondo defenditzen ari dela esan beharra dago. Beharbada jada taldeko erreferentzia bakar izaki azken aste honetan sorpresa pozgarriren bat jaso lezake euskal zalegoak. Ea egia den!!