“18. Valv (Piti)”… bera al da?

Valverde eskuak igotaIlusio guztia galdu dut. Azken hilabeteetan Puerto Operazioan atera diren paper guztien artean 18 zenbakiarekin Valv (Piti) delako ezizena agertu zen. Beste askoren izenak berehala kaleratu ziren komunikabideetan baina beste batzuk pixkanaka ezkutatuz joan dira. Zer gertatu da? Inork ez al digu azalpenik eman behar? Izugarrizko kiratsa zerion (eta dario) niri izugarri gustatzen zitzaidan (eta zaidan??) kirolari, txirrindularitzari. Baina, txirrindulari guztiak al daude dopaje sistematikoren batean sartuta? Egia ote? Auskalo. Nik ez dakit. Ikusten dudanak baietz esaten didan arren ez dut sinetsi nahi…

Jada, pentsamendu horiek pixka bat ahaztuak nituen baina gaur, azken 300 metroetan Uci ProTourreko liderrak eman duen indar erakustaldiak, poztu beharrean (nire tropeleko taldean badaukat) berriz ere, burumakur eta nahiko etsita geratu naiz. Ez dut ulertzen Valverde izena duen txirrindulari batek, bere ibilbide profesionala Kelme talde fantastikoan hasi zuena, eta gainera, bere zakurrak Piti izena duela jakina denean, nolatan bai Tourrean eta baita Vueltan ere lasai asko parte har dezakeen, beste txirrindulari mordoska bat baztertuta eta ahaztuta dauden bitartean…

““18. Valv (Piti)”… bera al da?” irakurtzen jarraitu

Zer nahi ote du?

Mayo eta GorospeGure etxeko taldea datorren urterako taldea zehazten ari dela kontu jakina da. Mikel Astarloza, Jorge Azanza, Amets Txurruka eta Aitor Galdos fitxatu dituzte eta talde sendoa osatzeko lanetan ari dira. Fitxaketa onak dira nire ustez, nahiz eta laurak ere ez izan oso garaileak. Orain arte.

Talde sendo batek, ordea, liderra behar du, irabazle bat behar du eta hori, azken urteetan, Iban Mayo igorrekoa izan dugu. Bai, egia da 2004ko Tourretik ez duela burua altxa aurten arte eta aurten, berriz ere, lehengo bidera itzultzen ari dela dirudienean (nahiz eta Tourrean huts egin niri ulertezina egiten zaidan neurrian) kontratua bukatu egiten zaio.

Izugarrizko klasea duen txirrindularia da eta taldean Samuel Sanchez asturiarrarekin batera garaipenak lor ditzakeen bakarrenetakoa. (Haimar Zubeldiak ere klase handia duela deritzot baina garaipenen lehiatik hurrunago ibiltzen da nahiz eta askoz erregularragoa izan).

Hori dela eta, “Zer nahi ote du?” irakurtzen jarraitu

Adi! Txirrindulari batzuk ez doaz Vueltara

TropelaUrteroko kontua da baina badaezpada abisatzea erabaki dugu. Gure zerrenda inoiz ez da aldatua izango argitaratzen den unetik. Gainera zerrenda lehenbailehen argitaratu nahi izaten dugunez oraindik zein txirrindularik parte hartuko duten jakin gabe egin behar izaten dugu zerrenda eta baita multzoak ere.

Vuelta 2006Laguntza moduan azkenean joateko asmorik ez dutenak gorriz jartzen ditugu baina egun batetik bestera gorriz daudenen zerrenda aldatu egiten da jasotzen ditugun berrien arabera (gorriz dauden batzuk azkenean berdez ere bukatu izan dute). Hori dela eta beti aholkatu ohi dugu azken unean zuen txirrindulari zerrenda errepasatzeko.

Adibide moduan txirrindulari batzuk jarri nahi genituzke ziurrenik azkenean ez baitira Vueltan izango, eta jende dezentek aukeratu ditu. Oscar Freire eta Alberto Contador azkenean ez dira Vueltan izango, beraz, aukera hori egin duzuenoi zuen kiniela aldatzea komeni zaizue. Moncoutiek ere ez du parte hartuko eta beste ezustekoren bat ere izan daiteke.

“Adi! Txirrindulari batzuk ez doaz Vueltara” irakurtzen jarraitu

Espainiako Vueltako lehiaketa martxan

Duela ordu batzuk jarri dugu martxan jada ezaguna duzuen Tropela lehiaketa. Arauak orainVuelta 2006 arteko berak. Espainiako Vuelta abuztuko azken asteburuan hasiko da, larunbatean, baina Tropelako lehiaketan izena emateko epea igandeko etapa, 2. etapa hasi arte luzatu da, lehen etapa taldekako erlojupeko labur bat baita. Hori dela eta lehen etapa honek ez du punturik banatuko.

Beraz, badakizue, ez lo hartu. Gero lagunartean 3 astez gozatu ahal izateko orain zuen txirrindulari taldea osatzeko aukera duzue eta taldea prestatzeko 10 eguneko epea duzue. Zuen kontu zuen ingurukoei animatzea!

Urtero bezala, proba honetan espainiarrak eta urtean zehar emaitza onak lortu ez dituztenak elkartuko dira. “Espainiako Vueltako lehiaketa martxan” irakurtzen jarraitu

Gorosperen amaiera Euskaltel-Euskadin

Julian GorospeAtzo plazaratu zuen taldeko zuzendaritzak berria prentsa ohar baten bidez. Julian Gorospe hamar urteren ostean taldeko egituretatik kanpo geratuko da urte amaieran.

Jakina zen Igor Glez. Galdeano taldera etorri zenetik Gorospe eta bien arteko harremana ez zela onena. Pentsa liteke hori izan dela erabaki hau aurrera eramateko arrazoia, baina taldea berregituratzeko asmoa agertu du taldeak eta proiektu berri honetan ez dute Gorospe taldean ikusten.

Argitaratu denaren arabera, Juliani atzo Derioko bulegoetara joateko deia egin zioten. Bertan Madariaga eta Galdeanorekin bildu zen eta bi minutu inguru iraun zuen bileratxoan erabakia jakinarazi zioten. Emandako arrazoiak, aurrez aipatutakoak.

Gorosperen hitzetan bera lasai dago. Hamar urte izan dira taldean eman dituenak, maillota txuri-gorri-berdea zenetik Tourrean korritzera ailegatu den talde laranja osatu eta sendotu arte. Bera gauzak ondo egin dituelakoan dago nahiz eta askotan txirrindulariekin bigunegi izatea egotzi; txirrindulari bat gaizki aurkitzen bada ezin ziola exijitu argitzen du. “Gorosperen amaiera Euskaltel-Euskadin” irakurtzen jarraitu