Ullrichek utzi du!!!

Azken egunetan asko aipatzen zen gaia izan arren, gaurkoan baieztatu den arte ez zen ziurra berria. Hala ere, Jan Ullrich alemaniarrak txirrindulari profesionala izateari utzi dio.Jan-Ullrich.jpg

Hilabeteak zeramatzan errepidean agertu gabe. Oker ez banago bere azken lasterketa Suitzako Tourra izan zen, bertan irabazle izan zelarik. Egun batzuk aurretik Puerto Operazioa martxan zen eta garaipen honen ondoren hasi ziren “Rudicioren semea” zela zioten informazioak, eta horrekin batera Frantziako Tourrean parte hartzeko debekuarekin lotuta, gaur eman duen berria.

Alde batetik pena ematen dit hain ona izan den txirrindulari batek bere lana modu horretan utzi beharrean ikusteak. Gainera, Puerto Operazioan agertu ziren izen batzuk korritzen jarraitzen dute (Basso, Caruso, A.Davis, Mancebo…) eta beste batzuk utzi beharrean edo talderik gabe geratu dira (Ullrich bera, Osa anaiak, D.Etxebarria, Beloki). Orain dela pare bat aste ireki nuen berria hor egongo da gai honi buruz hitzegiteko.

Baina bestalde, bada pena ematen didan beste arrazoi bat. Ullrich badoa, doping kasu batetan zipristinduta (bai, badakit ez duela positibo eman baina betikoan gara) eta ez du ezer garbitu eta aklaratzen lagundu. Tropeleko izarrek zer dagoen esaten ez badute, nola konponduko dugu ba dopingaren orbana txirrindularitzan? izarrek eman beharko lukete etsenplu, Ullrich berak, Basso eta abarrek, baina ez, begiak itxi eta ezer argitzeko asmorik gabe txirrindularitza bizitzaren amaierarte iristen dira. Hau bai dela penagarria niretzat.