Izarrak martxan ditugu

Denboraldia hasi berria izan arren, hasi dira tropeleko izarrak agertzen. Garai aproposagoa izan ohi da txirrindulari ezezagunentzat, “onenak” helburuak beranduago izateagatik ez direlako oraindik bere sasoi punturik onenean izaten.freire.jpg

Hala ere, berezko kalitatea dela medio, jadanik ikusi (nire kasuan entzun eta irakurri bakarrik) ditugu Boonen (Qatar), Leipheimer eta Bettini (Kalifornia), Freire (Andaluzia), Eisel (Algarve) edo Bennati (Mediterraneo) bezalako txirrindularien garaipenak.

Hauek guztietatik Freirek dirudi sasoi punturik onenean. Milano – San Remo izango du helburu nagusitzat eta ikusten da ondo preparatuta dagoela. Andaluzian 2 etapa garaipen lortu eta beste bat bere taldekideari utzi ondoren, sailkapen nagusia etxera eman du. Oso indartsu hasi du denboraldia kantabriarrak.

Hala ere, denboraldi honen hasierako izar nagusia Ignatiev ari da izaten. Garaipen bat baino gehiago lortu du eta aditu askok ematen dioten etorkizun bikaina berehala hasi da baieztatzen. Ikusiko dugu hala ere, kasu honetan ere ez den gertatzen garai bateko sobiet batasuneko herrikide askori gertatu izan zaioan, denboraldi motx batean sekulako indarra eta erakustaldiak egin eta bere horretan geratu. Ez ahaztu Berzin, Bobrik, Gontchenkov edo beste maila batetan Popovych bezalako izenekin. Azken hau oraindik gaztea da eta agian ez nuke beste izenekin batera jarri behar baina antzeko bidea hartzen hasi da. Ignatiev gaztea oso gertutik jarraitu beharko dugu hala ere.