Gaurko etapak aurrekoa bezala oso aspergarria izateko itxura guztia zuen. Kostata baina ihesaldia ere egin da, jende nahiko aproposarekin (Euskaltel-Euskadikoak non ziren?) eta bazirudien aurreko egunekoa errepikatuko zela. Baina ez. Haizeak eta kazakhstandarren Astana taldeak gauzak nahasteko zuen gogoak (errebantxarako gogoa ote??) eta guzti horrek sortutako urduritasunarekin izan diren erorketek gaurko etapa ederki bizitu dute, eta ikusleok gozatzeko aukera izan dugu.
Azkenean tropela bitan zatitu da eta atzeko tropelean faborito nagusi bakarra, Cristophe Moreau. Frantziarren itxaropen nagusiak majo sufritu du bere taldekideekin batera ahalik eta denbora gutxien galtzeko. Azkenean 3 minututik gora galdu ditu helmugan. Niretzat lehen ere “Kazakhstango eguzki printzak!!” irakurtzen jarraitu
Pello Ruiz Cabestany ez zen Marino Lejarreja bezain ona mendian gora, eta ezta Julian Gorospe bezain kontrarrelojista ona ere. Baina bera zen txikitan elkarrekin ibiltzen ginen hirukotean, hirugarrenak maiteen zuen ziklista. Egia esan, Pello Ruiz Cabestany ziklista “sinpatikoa” zen.
Baina ez Tourra. Batzuk jokoz kanpo geratu dira, edo hori saldu nahi dute, behintzat: Vinokourov, Mentxov, Schleck eta beste batzuk. Edozelan ere, nire iritziz, aldeak ez dira handiak, eta erlojupekoak eta Pirinioak daude aurretik.
Pena. Gaur ere euskaldunak bigarren. Baina ez da harritzekoa, Rasmussenek eman duen erakustaldiaren ostean, Mayoren bigarren postua faborito guztien aurretik txalotzekoa eta esperantza asko pizten dituena. Niri behintzat bai.