Txirrindularitza Londresa begira

Iritsi da aurtengo txirrindularitza munduko hitzordurik garrantzitsuena, Frantziako Tourra. Duela urte gutxi txirrindularitzaren festa zen ekitaldi honek, denborarekin, zalantzez jositako egunak ekartzera ohitu gara. Zalantzak txirrindularien artean nork parte hartuko duen jakiterako orduan, zalantzak mediku kontroletan zerbait gertatuko ote den, zalantzak UCIk agindutako eskutitza sinatzearekin… utz ditzagun zalantza guzti hauek web orrian irekita dauden beste gaietako eta saia gaitezen hemen kirol arloari bakarrik aipamena egiten. Ez da ziurrenik lan erraza izango baina…

Urtero bezala badira Tourra irabazteko hautagai nagusiak. Eta hori berau Tropela Elkartearen porran ederki ikus daiteke. Aditu askok aipatzen dituzten Vinokourov edo Valverde bezalako txirrindulariak dira lehiaketan ere gehien aukeratu direnak. Hala ere, ez nintzateke euren multzo berdinean edo “Beste hautagaietan” dauden beste txirrindulariekin.

Italiako Giroan ez bezala asko dira Tourra irabazteko aukerekin irteten duten txirrindulari eta taldeak. Kasu askotan gainera, talde bakoitzak izen bat baino gehiago ditu sailkapenean goian amaitzeko: Valverde, Pereiro, Karpets Caissen, Vinokourov, Kloden, Kashechkin Astanan, Sastre eta Schleck CSCn, Leipheimer eta Contador Discoveryn… borroka polita ikusi dugulakoan nago.

Joango gara esprinterrak eta eskalatzaileak hobekiago aztertzen baina aurreko etapa 6km ko erlojupekoa dugu? zein duzue hautagai nagusia? Fabian Cancellararen izena aipatu beharrean gara baina lehiaketan zenbatek aukeratu duten ikusi ondoren ez da inongo ezustekoa izango. Gutxiago aipatzen den izen bat esatearren Stefan Schumacherren aldeko botua ere emango dut.

Joan zuen izenak ematen, idatzitako mezu hauetan irabazlea asmatu ezkero, betirako hor gelditzen bait da.

Eskutitza eta susmoak

Laborategiko odolaInformazio asko ari gara jasotzen ordu gutxitan eta beharrezko ikusi dut guztiak pilatu eta lerro hauetan pilatzea.

Susmoei dagokienez, atzokoan Matthias Kessler alemaniarraren ustezko positiboa izan genuen. Aketza Peñari nandrolona aurkitu zioten data berean egindako analisietan, apirilaren 24ean, testosterona altua aurkitu diote. Ikusi beharko da ze kantitatean eta ia zein medikamendu hartzeko baimena duen. Dena dela, taldeak txirrindularia alboratu du eta Tourrera joan gabe geratuko da.

Gogoratzen al zarete Mayoren “ez positiboa”? Dakizuen bezala UCIk behar besteko dokumentuak ditu Mayoren balio horiek justifikatzen dituena, baina ez da hau Mazzoleni eta Petacchiren kasua, Mayorekin batera ezagutzera eman ziren beste txirrindulariena.

Petacchi sprinter beteranoak uztailak 2an, asteartean, CONIren aurrera joan beharko du bere ez ohiko subutamol kantitearen zergatia azaltzera. Mazzolenik, berriz, bi egun beranduago, uztailak 4ean, “Oil for drug” kasuan izan dezakeen inplikazioagatik.

Baina ez da Mazzoleni kasu honetan nahastuta izan daitekeen txirrindulari italiar bakarra, dagoeneko Di Lucaren izena, aurtengo Giroko irabazlearena ere dantzan dabil. Eta oraindik haratago; “Oil for drug” eta “Puerto Operazioak” zerikusiren bat edo eta puntu amankomunak izan ditzakeelakoaren susmoak daude, nahiz eta italiako kasu honetan mediku izen nagusi Carlo Santuccione azaldu.

Susmo guzti hauetaz gain, eskutitzaren inguruan sinatu duen euskal txirrindulari bakarra Jose Alberto Martinez izan dela. Dirudienez asteburuan jokatuko den Espainiako txapelketa bezperatan txirrindulariak bilera bat egitekoak dira elkarrekin erabaki amankomuna hartzeko. Ikusiko dugu zer erabakitzen duten.

Olentzerori eskutitza

McQuaid UCI lehendakariaBadakit ez dela Olentzerori eskutitza idazteko garairik egokiena, nahiz eta egunotako eguraldiak hori pentsatzera lagundu. Baina zenbait euskal txirrindulariri hori egokituko zaio hilaren 7an Londresen abiatuko den 2007ko Tourrean parte hartu nahi badu. Christian Prudhomme Tourreko zuzendaria dugu uda honetako Olentzero eta txirrindulariak uztailaren 7an Tourrean parte hartzeko oparia jaso nahi duten ume esperantzatsuak. Eta noski, oparia nahi duenak eskutitza derrigorrean bidali behar dio Olentzerori, bestela esku-hutsik geratzeko arriskua du.

Txirrindulariek urte hauetan zehar zein txintxo portatu diren kontatu beharko dute eskutitz honetan, Pat McQuaid UCIko lehendakariak 19ko bileran aurreratu zuen bezala. Txintxo-txintxoak izan direla; ez dutela Puerto Operazioarekin inolako zerikusirik izan eta ez daudela inongo doping affairetan nahastuta. Gainera, beren zintzotasuna frogatzeko, prest daudela 2007an irabaziko duten soldata emateko, baldin eta saltsaren batean harrapatuko balituzte. “Olentzerori eskutitza” irakurtzen jarraitu

Tropelean sari gehiago

Tropela.net sari banaketa 2005Honez gero jakingo duzuen bezala, sari ugari ditugu aurtengo edizioan lehen sailkatzen direnentzat: itsas-bidaia, asteburu pasak (Lesakan eta Asturiasen), bizikleta, arropa eta ekipamenduak, otorduak, euskal txirrindularien maillotak, mahai jolasak… eta azkenak gehitu zaizkigunak Etxeondo bi arropa ekipamendurekin eta Gailu Bodegak ardo ondu bikainekin.

Sari berri hauekin, oraingoz sailkapen nagusiko lehen hamarrek jasoko lukete saria “Tropelean sari gehiago” irakurtzen jarraitu