Nor dugu hautagai nagusia?

Bi mendiko etapa pasa ondoren (ez dut larunbatekoa kontutan hartzen, txirrindulariek beraiek nahi izan ez zutelako) hautagaien zerrenda murriztu eta definitu da. Iaz bezala, oraindik atzean dauden txirrindulariren batzuk aukerak izan ditzakete baina beti ere sekulako indar errekuperazioa izan edo tropelaren baimenarekin ihesaldi batetan lortutako minutuak baliatuz.kloden.jpg

Bi etapa hauek nahikoa garbi erakutsi digute Tourrean zein diren gizonik indartsuenak. Hala ere, denbora tarteak ez dira batere handiak denen artean eta Tourra zeharo irekita geratu da. Neure hautagai nagusia argazkiko hau da, Andreas Klöden. Bi aldiz podiumean izan den gizon honek erakutsi du, larunbatean ematen ez bazuen ere, Astanako lider bakarra izan behar lukeela. Larunbateko erlojupekoan zenbait hautagairekiko denbora tarte politak sar ditzake eta zergatik ez, Tourreko lidertzan jarri. Aurretik txirrindulari asko ditu eta ez du lan erraza izango baina erlojupekoaren profilari begiratuta aurreratu daiteke denbora tarteak handiak izango direla.

Larunbatekoaren ondoren sailkapena nola gelditzen denaren arabera, Pirinioetako etapak modu batera edo bestera planteatuko dituzte txirrindulariek. Erasotu edo defenditu beharrean aurkituko diren txirrindulariak ikusiko ditugu eta horren arabera lasterketa bat edo beste ikusiko dugu.