Akabo Alpeak…

fs041.jpgBaina ez Tourra. Batzuk jokoz kanpo geratu dira, edo hori saldu nahi dute, behintzat: Vinokourov, Mentxov, Schleck eta beste batzuk. Edozelan ere, nire iritziz, aldeak ez dira handiak, eta erlojupekoak eta Pirinioak daude aurretik.

Nork irabaziko du Tourra? Lehena Rasmussen da, baina hari baino aukera handiagoak ikusten dizkiet Evansi, Valverde eta Klödeni; azken horren harira, ederra egin zuen Astanak Vinokourovi itxaroteko agindu ziotenean. Hori bai, Klödenek onartu du Astanak fitxatu zuela Vinokourovi eta Kazakhstani laguntzeko. Baina Tourra jokoan egonda…

Ziklista osoagoak dira horiek hirurak. Hala, Mayo, Rasmussen eta Contador bigarren mailan jarriko nituzke, baina podiumagatik lehian aritzeko bai. Ea Contadorrek eusten dion –Bruyneelek beldur hori du, ea hirugarren astean eutsiko dion–.

Edozelan ere, denbora galduta dagoen jendearekin kontuz ibili beharra dago: Schleck, Mentxov, Vino, Pereiro, Kashechkin… Horiek epaile izan daitezke.

Gaur, bihar eta etzi, berriz, ihesaldi-zaleen eta esprinterren taldeen arteko lehia: Boonen, Zabel, Bennati, Hushovd, Eisel, Förster, Haussler, Ventoso, Pozzato, Chavanel… Esprinter asko gelditzen da oraindik ere.