Zarauztarrentzat Txiki-Politek eskainitako afari bat izango da sarietan

Txiki-Polit herriko sariakFrantziako Tourreko Tropelako lehiaketan parte hartzen duten zarauztarren lehen sailkatzen denak Txiki-Politen bi pertsonentzako afari bat izango da. Era honetan, Tropela guztiko sariez gain zarauztarrek beste arrazoi bat gehiago izango dute lehiaketan parte hartzeko.

Txiki-Politek egin duen bezala, beste herrietan herriko laguntzaile izateko aukera ireki dugu herriko sariak atalarekin. Beraz, norbaitek bere herrian eta bere herritarren artean sariren bat eskaini nahi badu hemen du bere aukera.

Tropela Elkartea bere aldetik sari guztiak sariak atalean gehitzen joango da partehartzaileek beren herrian saririk den ala ez jakiteko. Eta noski, babesle bat baino gehiago agertzen badira sailkapenaren postuaren arabera banatzeko aukera izango da.

Ezagutzen al duzue interesantua izan daitekeen babeslerik? Tropela Elkartearekin [email protected] helbidera mail bat bidaliz egin zaitezke babesle. Ez galdu aukera hau!

Igor Antonek Suitzako etapa eta lidertza bereganatu ditu

Igor Antonek Suitzako etapa eta lidertzaBerandu gabiltza, baina atzo Igor Antonek garaipen garrantzitsua lortu zuen Suitzako itzulian. Igandea bitartean sei etapa geratzen dira oraindik, baina gaurko etapa eta gero lidertzari eusten dio eta seguraski biharko etapa ondoren ere bai.

Aurreneko etapan Freirek lortu zuen garaipena, baina Igor Anton eskalatzailea da, eta atzoko etapa Flumserberge lehen mailako mendian bukatzen zela baliatuz, garaipena eta lidertza eskuratu zituen Oinatz Bengoetxea bezala, sinistu ezinda izango da Galdakaoztarra, seguru. Benetan garrantzitsua atzokoan lortutakoa Arrateko garaipenak ihes egin baitzion eskutatik zaleok ulertzeko zail egin zitzaigun moduan, baina atzoko garaipenak itzalean utzi du Euskal Bizikletan jazotakoa. “Igor Antonek Suitzako etapa eta lidertza bereganatu ditu” irakurtzen jarraitu

Tourrerako azken parada: Suitza

Catalunyako Volta joan da, Dauphiné-Libèré abian da, eta larunbat honetan Frantziako Tour aurreko azken itzuli handia hasiko da, Suitzako Tourra alegia.

Antolatzaileek oso ibilbide polita diseinatu dute, etapa gorabeheratsuak, esprinterrentzako etaparen bat, eta goi mailako mendiko etapak nahastuz. Aipatzeko modukoa da azken aurreko etapa, 25 km-ko kronoigoera bat, 400 metrotik hasi eta ia 2000 metroetaraino iristen den Col du Klausen mendatearena, alegia.

Cadel Evans, Alejandro Valverde, Carlos Sastre, Michael Rogers edo Haimar Zubeldia bezalako Tour gizonak Frantziako errepideetan egon arren, Suitzako Tourrak punta-puntako txirrindulariak “Tourrerako azken parada: Suitza” irakurtzen jarraitu

Tourreko lehiaketa prestatzen

Nire KinielaZiurrenik asko izango dira Tourreko lehiaketaren zain daudenak. Nire belarrietara iritsi den informazioagatik, berau asteburu honetan martxan izango omen da. Eta ziurrenik, asko izango dira baita ere, bertan bere lagun kuadrilari edo famili artekoei irabazteko Tourraren aurretik korritzen diren probak buru-belarri jarraitzen dutenak ere. Eta urtero garai honetan, Tourrera begira zale askok jarraitzen dituzten bi itzuli dira Dauphine Libere eta Suitzako Tourra. Bertan ikusten diren txirrindularien sasoi-puntuak ziurrenik jende askoren kinielak baldintzatuko ditu.

Horrelakoa al zara zu ere edo emaitza hauetaz ahaztu eta kiniela susmo hutsetan oinarrituta egiten dutenetakoa zara? aitortu beharra daukat ni neu saiatzen naizela bi proba hauetako emaitzetatik ahalik eta urrunen ibiltzen baina azkenean, zas, beti amaitzen dut Dauphinen edo Suitzan ikusitakoaren arabera neure kiniela egiten.

Azken urteotan bi proba hauetan ikusi ditugun txirrindularien sasoi puntuak ez dira handik aste batzuetara Tourrean eman zuten mailaren islada egokia izan. Onera edo txarrera, proba hauetako eta Tourreko sasoi maila oso desberdinak ikusi izan ditugu txirrindulariengan eta aurten ere horixe bera gerta daiteke, eta seguru kiniela mordo bat apurtuko direla bi aste hauetan nabarmentzen diren txirrindulariak gero huts egiteagatik.

Ez dut artikulu hau datuz osatzeko denborarik baina gogoan ditut Dauphinen Rijs, Basso edo Landisek erakutsitako maila eskasa eta ondoren Tourrean erakutsitako nagusitasuna, eta urrutira joan gabe, azken bi urteetako Dauphineko irabazleek Tourrean izan duten sailkapen nagusiko emaitza ere deigarria.

Zein taktika jarraitzeko asmoa duzue kiniela egiterako orduan?

Boonen, kokaina hartuta?

Tom BoonenAlbiste edo zurrumurru hori dabil bolo-bolo ziklismoko webguneetan. Konfirmatzeko dago-eta. Lasai, konfirmatuko da.

Dirudienez, maiatzaren 25ean egin zioten ezusteko kontrola Tom Booneni, Belgikako itzulia hasi baino hiru egun lehenago (itzuli hartan azken etapa irabazi zuen). Emaitzek positiboa eman omen dute: kokaina.

Hortaz, Tourrak beste izar bat galdu(ko) du. Zein izango da hurrengoa?

Bestalde, Valverdek Dauphinen erakutsi du sasoiko dagoela, bigarren etapan aise nagusitu baitzen, Hushovden aurretik. Hala ere, jakina da Dauphinen ez dela komeni %100ean egotea, gero Tourrean azken astea luze egiten baitzaio orain sasoiko dagoenari. Historiak hori esaten du.

Argazkia: www.cyclingphotos.be/