Veni, vidi, vici

Maiatzaren aurrenekoa egun seinalatua izaten da langileen artean. Euren eskubideak aldarrikatze aldera, kalera atera ohi dira asko eta asko. Txirrindulariak ordea errepide gainera pedalei eragitera irteten dira. Urteroko legez, aurtengoan ere aipatu egunean Frankfurt-eko Sari Nagusia ospatu zen, lasterketa amaiera polit baten ostean Fabian Wegmann etxeko gizonak eskuratu zuena. Proba amaitu gabe aldiz txirrindulari asko […]

Boonen, kokaina hartuta?

Albiste edo zurrumurru hori dabil bolo-bolo ziklismoko webguneetan. Konfirmatzeko dago-eta. Lasai, konfirmatuko da. Dirudienez, maiatzaren 25ean egin zioten ezusteko kontrola Tom Booneni, Belgikako itzulia hasi baino hiru egun lehenago (itzuli hartan azken etapa irabazi zuen). Emaitzek positiboa eman omen dute: kokaina. Hortaz, Tourrak beste izar bat galdu(ko) du. Zein izango da hurrengoa? Bestalde, Valverdek Dauphinen […]