Euskal Herriko Zikloturista Itzulia

Iratiko TourraESAITek eta SAMek (Sport Athlétique Mauleonais) antolatuta, datorren uztailaren 5ean, LEHEN IRATIKO TOURRA, Euskal Herriko zikloturista itzulia korrituko da. Mauletik Maulera izango da, eta bi ibilbide izango ditu: 64 km eta 120km.

Kasik Zuberoa osoa zeharkatuko du, eta Nafarroa Beherearen zati bat. Ibilbide laburra ez da gogorra eta Oskaxe mendatea igoko da. Luzea, aldiz, gogorragoa da, eta Bagargi mendatea (kronometratua), Burdinkurutzeta (atzeko aldetik) eta Oskaxe igoko dira.

Ibilbideak, IRATIKO paraje ikusgarriak ikusteko aukera ematen du, eta baita lasai ibiltzeko aukera ere, oso trafiko gutxi izaten baita.

Bi ibilbideakEuskal Herriko talde zikloturista eta zale guztiak gonbidatuak zaudete.

Informazio gehiago: Iratiko Tourra | Esait | san-mauleon.com

Frantziako Tourra. Multzoen analisia (II): Beste hautagaiak eta espezialistak

Ez da erraza talde honetan hiru txirrindulariren aldeko aukera egitea. Maila handiko txirrindulariak dira guztiak eta hauetako norbait Parisera horiz jantzita iristea zaila izango bada ere, ziur podiumean muturra sartuko duela zerrenda honetako norbaitek. Ziur Tourrean ikusiko ez duguna Ivan Basso dugu, Dauphine Libere-n gaixotasun bat medio jaitsi baizen bizikletatik eta ez baitugu irteeran izango.

Schleck anaiak
Irteeran izango diren arren, Bassoren hainbat herrikide ere ez ditut ikusten Tourrerako lehian, Vincenzo Nibali eta Franco Pellizotti kasu. Nibalik Giro dell´Appennino irabazi berri du baina Tour-ak beste maila bat du eta egun distiratsu bat eduki badezake ere, etaparen bat poltsikoratzea izango du helburu. Pellizottiri, baina Giroaren ondoren italiar gehienei bezala kosta behar zaio orduko sasoi puntua mantentzea. Marzio Bruseghin “zaharra”, aurten Giroan apalxeago ikusi duguna, duen eskarmentua tarteko izan daiteke salbuespena. Bere neurrian halere, emaitza ona bailitzateke 10 lehenengoetan amaitzea edo etaparen bat ehizatzea. Hortik gora nahiko lan. Michael Rogers italiarra ez bada ere, egin duen Giro politaren ondoren italiarren taldean sartuko nuke.

Beteranoekin jarraituz, Christophe Moreau handia aurten ere irteera puntuan ikusiko dugu. Hortik aurrera, bere berri gutxi izango ditugula iruditzen zait. Christian Vandevelde, aldiz, aurtengo sorpresa izan daiteke. Suitzan berragertu da soinu handirik atera gabe, baina Giroan erori izana ongi etor lekioke Tourrera fresko iristeko. Oso ongi iritsi zen Girora eta pedal kolpea berreskuratzen badu iazko bosgarren postua hobetu dezake. “Frantziako Tourra. Multzoen analisia (II): Beste hautagaiak eta espezialistak” irakurtzen jarraitu

Kamiseten zozketaren baldintzak

Tropela.net-DendaIkusiko zenuten bezala, kiniela egin duzuenon artean kamisetak zozketatzen ari gara egunero. Hala ere kontuan izan behar duzue erabiltzaileok zozketan parte hartu ahal izateko baldintzetako bat erabiltzailea aktibatua izatea dela. Konturatu gara asko zaretela erabiltzailea oraindik aktibatu ez duzuenak eta nahiz eta kiniela egin, zozketarik kanpo geratzen ari zaretenak.

Erabiltzailea aktibatzeko bidea oso erraza da: behin logeatzen zaretenean eta oraindik erabiltzailea aktibatu gabe baduzue, mezu bat azalduko zaizue erabiltzailea aktibatzeko esanaz. Mezu horren gainean klik egin eta automatikoki email bat bidaliko zaizue zuen posta elektronikora. Zuen postara joan beharko duzue eta email honetan agertzen den linkean klik egin eta erabiltzailea aktibatua izango duzue. Oso erraza, ezta?

Zorte on oraindik kamisetarik tokatu ez zaizuenoi eta zorionak irabazleei!

Ongi etorri, Pedro

barrankoGertatu zena sinistu ezinik, Sergio Levi medikua amildegian behera zihoan, Pedro Horrillo erreskatatzeko asmoz. Pedro Horrillo, edo bere gorpua, Levik ez baitzeukan ermuarra bizirik aurkitzeko inolako esperantzarik. Baina han aurkitu zuen, 80 metro beherago, lurrean etzanda, goitik behera odolez beteta, izan ere, erorikoan denetarik jo zuen Pedrok: adarrak, harriak… azken finean, bere gorputz sendoak zulorako bidean aurkitu zuen guztia. Lurrean etzanda zegoen, begiak zabalik, baina konortea galduta. Baina medikua bi metrotara inguratu zenean, txikitutako gorpu hura jaso egin zuen. “Nola deitzen zara?”-galdetu zion medikuak. “Me chiamo Pedro”, erantzun zuen ermuarrak, bere ezker oin zaurituaren gainean oreka nolabait mantenduz. Levik lasaitasuna eskatu zuen, eta lurrean etzan zuen, berriz.

Bost aste geroago, Bergamoko ospitalean hasierako egoera larriena pasatu ostean, koma farmakologikotik istripua baino 3 egun geroago bonbilla baten argipean esnatu ostean, Pedro Horrillok gurpildun aulkia Nafarroako Unibertsitateko Klinikaren konferentzia-gelaren aurrean gelditu zuen. Kuraiaz beteta, Lorenak (bere emaztea, istripuaren egunean Bergamora bidaiatu zuena, berekin egoteko) emandako bi muletak hartu eta jaiki egin zen. Pedrok komunikabideen eskaera guztiak atzeratu zituen, “egoera on batean egon arte”, eta atzo bere burua prest ikusi zuen. Gelan sartzearekin batera, isiltasuna egin zen, argazki kameren flashek apurtu zuten isiltasuna. Mirariaren kulminazioa zen. Pedrok irribarre bat egin zuen eta bi hitz ahopean aipatu: “entrada triunfal”. Sarrera garailea. Bai, atzo garailea bera izan zen. Baina bera ondo ikustearekin txirrindularitzak eta zaleok ere zertxobait irabazi genuen.

horrillo-muletasPrentsaurrekoa eman zuen mahaira arteko ibilbidea luzea eta geldoa izan zen, eta han zeuzkan tratatu duten medikuak zain. Ibilbide geldoa, baina zoragarria. “Azken asteotan lan muskulu-eskeletikoa egin dugu, eta gaur bere kabuz gela honetan sartu izanak argi eta garbi uzten du bere eboluzioa nolakoa izan den” – esan zuen Felipe Lucenak, Barne-Medikuntza Saileko medikua denak. Bide batez, ermuarraren trinkotasun fisikoa goraipatu zuen: “Oso gizon sendoa da. Sendotasun horri eta aurrera ateratzeko gogoei esker errekuperazio zoragarria izan du, denok espero genuena baino askoz hobea”. “Denok egon gaitezke oso-oso pozik Pedro gaur hemen gurekin egoteagatik” – zioen Juan Ramón Valentík, Kirurgia Ortopediko eta Traumatologiako zuzendariak. “80 metroko amildegi batetik erortzea… Oso erreskate konplikatua gainditu du, eta kirurgia serie gako bat, kolpeen ondorioz birrindutako gorputzaren zatiak birkokatzeko. Horregatik egon gaitezke denok pozik gaur Pedrok bere kabuz dena azaldu duelako. Baina esfortzu nagusia berea izan da. Gorputza ez bada behar besteko indartsua, kirolariaren egoera orokor eta borrokarako animo gabe, ezin izango genuke ezertxo ere egin”. Bi medikuekin bat zetorren Pablo Díaz de Rada, Kirurgia Ortopediko eta Traumatologiako espezialista. Honek ere Pedroren eboluzio harrigarria azpimarratu zuen, txirrindulariaren jarrera eta diziplina goraipatuz, baina optimismo neurrigabea baretzen saiatu zen. “Bizimodu normal batera itzultzea? Laster izango da bizikleta bat berriz hartzeko gai, pasiotxo bat egiteko, baina zoritxarrez, errotulako zauriak direla eta (errotulak asko sufritzen du txirrindularitzan), itxaron egin beharko dugu bere eboluzioa ikusteko. Orduan jakingo dugu zein maila har dezakeen bizikleta baten gainean. Pedroren organismoa oso gogorra da, bai, baina horri ezin zaio eperik jarri”. “Ongi etorri, Pedro” irakurtzen jarraitu

Txirrindularitzako Xerez

niemiecPrzemyslaw Niemiec kirolaria dela esanda, txirrinduzale askok ez luke jakingo gizaseme poloniar baten inguruan hitz egiten ari garenik, ezta txirrindularia denik ere. Baina Przemyslawek badaramatza urte batzuk pedalei eragiten, gero eta indar gehiagoz. Futbolarekin paralelotasun bat eginda, txirrindularitzako Xerez bat dela esan genezake. Urteak joan eta urteak etorri, bigarren mailako lasterketetan maila aparta eman izan du, baina beti beste bat da gorengo mailara jauzia egiten duena. Kontua da Xerezek aurten Lehen Mailarako txartela lortu duela, eta poloniarrak oraindik ez, nahiz eta garaipen onak pilatzen ari den.

Przemislaw Niemiecek argi zeukan txirrindularia izan nahi zuela. Baina Oswiecimgo lurralde hotzetan etorkizuna ez da oso oparoa. Polonia lurralde hotza da, entrenatzeko batere gozoa ez dena, eta txirrindularitza ez dago gizartean oso barneratuta. Egia da azken urteotan Poloniako Itzulia Uci Pro Tourrean sartzea nolabaiteko bultzada izan dela kirol honentzat ingurune horretan, baina oraindik Europa mendebaldeko lasterketen oparotasun eta kalitatetik urrun dabiltza.

Gauzak honela, Amore & Vita – Beretta taldeak sinatu zuen. Talde berezia da Amore & Vita, Aita Santuaren taldea, Vaticano Hirikoa, alegia. 1990etik dago tropelean, eta hasiera batean italiarra eta gero britainiarra izan ostean, 2001. urtetik taldea poloniarra da. Talde berezia, esan bezala, ez baitu ezeren propaganda egiten, bere helburua bakearen eta maitasunaren mezua hedatzea baita.

Przemyslaw Niemiecentzat sekulako tranpolina izan zen. Zortea izan zuen talde hau poloniarra izateaz, garai hartan Aita Santua ere poloniarra baitzen, eta herrialde hartako txirrindularientzat aukera aparta, dudarik gabe. Baina betidanik izan da UNESCO antzerako zerbait, herrialde askotako txirrindulariei egiten baitie lekua, batzuk ezagunak (Manzano, Ljunblad, Gasparre), eta gehienak aukera baten bila dabiltzan gazteak, batez ere poloniarrak eta italiarrak, izan ere, talde poloniarrak bere egutegia Italian oinarritzen baitu. “Txirrindularitzako Xerez” irakurtzen jarraitu